Itxi

Eibar

Fitxaketa

Blanco Leschuk argentinarra Eibarrera itzuli da eta bi denboraldirako sinatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aurreko denboraldian, Antalyaspor talde turkiarrak utzita, sei gol sartu zituen eta bi asistentzia eman zituen talde armaginarekin jokatutako 39 partidatan.

  • Blanco Leschuk baloi bat borrokatzen Gironaren aurkako playoffean, iaz.

    Blanco Leschuk baloi bat borrokatzen Gironaren aurkako playoffean, iaz. Argazkia: EFE

Eibarrek astearte honetan ofizial egin du Gustavo Blanco Leschuk argentinarrak hurrengo bi denboraldietarako sinatu duela, 2024ko ekainera arte. Hala, aurrelari amerikarra talde armaginera itzuliko da, izan ere, aurreko denboraldian utzita jokatu zuen.

Blanco Leschuk Argentinako Mendoza hirian jaio zen, 1991n, eta Antalyaspor talde turkiarrarekin zuen kontratua eten ondoren iritsi da Eibarrera. Erasotzaile argentinarrak 39 partida jokatu zituen aurreko denboraldian Gaizka Garitanoren aginduetara, eta sei gol sartu eta bi asistentzia eman zituen.

Klubaren denboraldi honetako zortzigarren fitxaketa da eta erasoko lerroa indartzeko iritsi da, Fran Sol eta Llorenteren irteeren ostean talde armaginak jokalari gehien behar zituen lekua.