Itxi

Eibar

SmartBank Liga

Eibarrek buelta eman dio partidari Eivissan garaipena lortzeko (1-2)

I. G. | EITB MEDIA

Etxekoak izan dira gola sartzen lehenak, baina Bautistak eta Molinak bigarren zatian sartutako golek buelta eman diote markagailuari armaginen alde.

  • Eibarreko jokalariak gola ospatzen

    Eibarreko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek ostegun honetan eman dio amaiera kanpoko partidetako bolada txarrari Eivissaren aurka Ligako lehen garaipena lortuz etxetik kanpo (1-2).

Eivissa - Eibar partidako laburpena (1-2)

Gaizka Garitanoren mutilek Stoichkoven bi gol bertan behera utzi dituztela ikusi behar izan dute. Etxekoak, aldiz, bat gutxiagorekin geratu dira, Boguszi txartel gorria atera baitiote berdegunera salto egin eta minutu gutxira.

Partida zehaztasunik gabe eta bi taldeak galduta hasi bada ere, bigarren zatian, joko biziagoa eta armaginen jabetza handiagoa izan da.

Stoichkoven lehen gola bertan behera utzi ondoren, Barajaren mutilek ezin izan dute gol aukerarik sortu, ezta arrisku gunera hurbildu ere.

Hala ere, lehen zatia bukatzeko minutu gutxira Miki Villar aurrez-aurre geratu da Joelekin, eta horrek ezin izan du ezer egin galiziarraren gola saihesteko.

Talde armaginak hainbat arrisku aukera kateatu ditu, baina markagailua inauguratzea lortu gabe.

Aldageletatik pasa ondoren, Eibarrek zehaztasun handiagoa izan du, eta markagailua irekitzea lortu du Fuzatoren akats baten ondoren. Jon Bautista ondo aritu da atezainari ihes egindako baloia sarearen kontra jaurtiz.

Stoichkoven bigarren gola baliogabetu ondoren, hau izan da bigarren goleko jokaldiko protagonista, eta lehen garaipena eman dio talde armaginari etxetik kanpo, ate erditik oso gertu eskuinarekin egindako erremate baten bidez.

Fitxa teknikoa

1 - Eivissa: Fuzato; Coke, Martin, Juan Ibiza, Alvaro G. (Javi Vazquez, 56. min); Miki Villar, Azeez, Galvez (Bogusz, 64. min), Suleiman (Armando, 64. min); Nolito (Castel, 63. min), Ekain (Dario, 87. min).

2 - Eibar: Yoel; Tejero, J. Berrocal, Arbilla, Imanol; Sergio A., Matheus; Quique (Corpas, 69. min), Javi Muñoz, Stoichkov (Rahmani, 90. min); Bautista (Blanco Leschuk, 78. min).

Golak: 1-0. 43. min: Miki Villar; 1-1. 52. min: Bautista; 1-2. 81. min: Stoichkov.

Epailea: Avalos Barrera. Txartel horia atera die Azeez, Galvez, Miki Villar, Stoichkov eta Javi Muñoz jokalariei. Eivissako Bogusz jokalariari txartel gorria atera dio.