Itxi

Eibar

Akziodunen Batzar Nagusia

Amaia Gorostizak Eibarreko presidente izateko aurkeztuko du bere burua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gorostiza 2014tik da Eibarreko kontseilari, eta 2016an hartu zuen presidente kargua, Alex Aranzabalek dimisioa aurkeztu ondoren.

  • Amaia Gorostiza

    Amaia Gorostiza. Argazkia: EFE

Amaia Gorostiza Eibarko presidenteak, azaroaren 17an egingo den Akziodunen Batzar Nagusian, berriro aurkeztuko du bere burua, klubeko Administrazio Kontseiluko gainerako kideekin batera.

Deialdia egin zenetik sei egun igarota, talde armaginak jakinarazi du ez duela deialdia osatzeko eskaerarik jaso, ezta gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko akordio-proposamen oinarriturik ere. Klubeko 11.000 akziodunek baino gehiagok botoa modu telematikoan emateko aukera izango dute azaroaren 7tik 13ra, talde armaginaren webguneko atal pribatuan.

Gorostiza 2014tik da Eibar taldeko kontseilari, eta 2016an hartu zuen presidente kargua, Alex Aranzabalek dimisioa aurkeztu ondoren.