Eibar
FITXAKETA
Eibarrek Juan Carlos Arana aurrelaria fitxatu du
A. A. | EITB MEDIA
Vila-real taldetik helduko da talde armaginera, eta 2025era arte jantziko du gipuzkoarren elastikoa.
-
Juan Carlos Arana. Argazkia: @SDEibar
Eibarrek ostegun honetan jakitera eman duenez, Juan Carlos Arana aurrelari gaztea (22 urte) fitxatu du 2025eko ekainera arte.
Las Palmasen jaiotako jokalaria (Kanaria Handia) Vila-real B ari zen jokatzen. Aurreko denboraldian 16 gol egin zituen bere taldeko golegile onena izanik, eta denboraldi honetan 12 partida jokatu eta 2 gol sartu ditu.
Kanariarra UD Las Palmas, Real Madril eta Atletico Madril taldeen harrobietan ibilitakoa ere bada.
Jokalariak mediku-azterketa egin du gaur eta bihar jarriko da Gaizka Garitanoren agindupean.