Itxi

Eibar

LIDERRA

Eibar, liderra Eivissari irabazita (1-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gaizka Garitanoren mutilek Las Palmasen porrota aprobetxatu dute eta liderrak dira.

  • Stoichkov eta Bautista gola ospatzen

    Stoichkov eta Bautista gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek Las Palmasen porrota baliatu zuen LaLiga SmartBankeko lider bakarra izateko, Ibizari irabazita, Ipuruan (1-0).

Eibar-Eivissa partidako laburpena

Corpas berriro izan zen protagonista, Fuzatok ondo trabatutako Rahmaniren erdiraketa errematatu ondoren.

Pixkanaka-pixkanaka, Eivissa aurkariari errespetua galtzen joan zen, eta erasora jo zuen. Baina, indartsuen zeuden unean, etxekoen gola iritsi zen Stoichkoven bitartez, zutoina jo zuen Bautistaren jaurtiketa baten aldaratzea errematatu ondoren.

Lehen zatiko azken zatian Fuzatok taldea salbatu zuen Nolaskoainen burukada gelditu ondoren.

Eivissa bigarren zatian gora begira jarri zen. Balear Uharteetako taldea konplexurik gabe jokatzen hasi zen eta minutu onak izan zituen. 58. minutuan Kaxek ia ezustean harrapatu zuen Luca Zidan, esfortzu handia egin behar izan baitzuen baloia geratzeko.

Eibar erreakzionatzen saiatu zen eta 61. minutuan Bautistaren banakako jokaldi batekin Fuzatok ondo gelditu zuen errenteriarraren jaurtiketa lehor batekin amaitu zen.

Azkenera arte Eivissa estutu egin zen eta Ipuruatik punturen bat lortzear egon zen, baina denboraldi osoan erakusten ari den punteria falta bere galera izan zen.

Stoichkoven gol bakarrari esker, Eibarrek bere menderaezintasunari eutsi zion Ipuruan, eta, aldi berean, Bigarren Mailako lider jarri da, bakarka.

Fitxa teknikoa:

1 - Eibar: Luca Zidane, Tejero, Berrocal, Arbilla, Imanol, Nolaskoain, Matheus (Sergio Álvarez, 85. min), Korpak (Troncho, 85. min), Sotichkov (Vadillo, 85. min), Rahmani (Javi Muñoz, 65. min) eta Bautista (Quique, 77. min).

0 - Eivissa: Daniel Fuzato, Joseda Menargues, Goldar, Juan Ibiza, Escobar, Cristian Herrera, Appin, Diop (Suleiman, 85. min), Nolito, Kaxe (Armando, 73. min) eta Ekain Zenitagoia (Bogusz, 85. min).

Gola: 1-0, 33. min: Stoichkov.

Arbitrajea: Oliber de la Fuente. Txartel hori aikusi dute etxeko Arbillak (52. minutuan) eta Nolaskoainek (94. minutuan) eta Eivissako Nolitok (36. minutuan), Josedak (44. minutuan) eta Escobarrek (67. minutuan).