Itxi

Eibar

Lesioa

Imanol Garciak hautsita dauka Akilesen tendoia eta baja izango da denboraldi osorako

I. G. | EITB MEDIA

Ezker hegaleko gaztea larri lesionatu da larunbat honetan talde gipuzkoarrak Lugoren aurka jokatu duen partidan.

  • Imanol Garciaren lesioa

    Imanol Garciaren lesioa. Argazkia: @SDEibar

Imanol Garcia, denboraldi honetan Eibarren utzita jokatzen ari den Athleticeko jokalaria, larri lesionatu da larunbat honetan talde gipuzkoarrak Lugoren aurka jokatu duen partidan.

Ezker hegaleko gazteak zelaia utzi behar izan zuen lehen zatia bukatu baino lehen, eta igande honetan jakin ahal izan denez, hautsita dauka eskuin hankako Akilesen tendoia. Beraz, denboralditik geratzen dena galduko du.

Ustekabeko jokaldi batean, 22 urteko jokalariak keinu txar bat egin zuen, eskuineko hankan min hartzea eragin ziona.

Imanoli astearte honetan egingo diote ebakuntza.