Itxi

Eibar

SmartBank Liga

Lasure Eibarren geratuko da denboraldi amaierara arte

EITB Media

Zaragozako jokalariak probaldia gainditu du, eta talde armaginarekin jokatzeko prest da jada.

  • Daniel Lasure

    Daniel Lasure, Eibar taldeko jokalaria. Argazkia: @SDEibar

Daniel Lasure Eibarren geratuko da denboraldi amaierara arte. Zaragozako jokalariak astebeteko probaldia gainditu du, eta klubak ezker hegaleko futbolariaren izena eman du jada LaLigan.

Imanol Garcia de Albenizek Akilesen tendoia hautsi zuen otsailaren 18an, SmartBank Ligan Lugoren aurka jokatutako neurketan, eta Lasurek haren hutsunea beteko du.

Daniel Lasurek 29 urte ditu, eta Zaragozaren harrobian hazitakoa da. Zaragoza, Leganes eta Tenerife taldeetan ibilitakoa da. Guztira, 75 partida jokatu ditu SmartBank Ligan, eta gol bakarra sartu du.

Eibar taldeko futbolari berria larunbatean Teneriferen aurka jokatuko duten partidarako deialdian sartu dute. Gipuzkoako taldeak Heliodoro Rodriguez Lopez estadioan jokatuko du 30. jardunaldiko norgehiagoka, martxoaren 4an.