Itxi

Eibar

Berritzea

Luca Zidane 2026ra arte izango da Eibarreko jokalari

EITB MEDIA

Atezain frantziarrak ordura arte luzatu du Eibarrekin zuen kontratua. Denboraldi honetan hasi da talde armaginean jokatzen; oraingoz, SmartBank Ligako 21 partidatan zelairatu da, 14 gol jaso ditu eta 12 aldiz lortu du golik ez jasotzea. Maiatzean 25 urte beteko ditu, eta titular aritzen da.

  • Luca Zidanek 2026ra arte berritu du Eibarrekin. Argazkia: SD Eibar.

    Luca Zidanek 2026ra arte berritu du Eibarrekin. Argazkia: SD Eibar.

Luca Zidane atezainak 2026ra arte berritu du Eibarrekin zuen kontratua, asteazkenean talde armaginak jakitera eman duenez.

Frantziarrak ia 25 urte ditu (maiatzean beteko ditu), eta titular gisa dabil Eibarren. Lehen denboraldia du Gipuzkoako taldean; orain arte, SmartBank Ligako 21 partida jokatu, eta 14 gol jaso ditu. 12 aldiz lortu du gol bat ere ez jasotzea.

Rayo Vallecanotik iritsi zen Eibarrera, eta denboraldi ona ari da egiten. Berez, talde osoa dabil bikain: Gaizka Garitanoren taldea sailkapenaren lehen postuan dago, eta lau puntura du bigarrena, Granada.