Itxi

Eibar

F Liga

Bernadette, Eibarren hirugarren fitxaketa 2023-2024 denboraldirako

EITB Media

Amani Kakounan Bernadette erdilari afrikarrak bi urterako kontratua sinatu du talde armaginarekin. 26 urteko jokalaria DUX Logroño taldetik iritsi da Eibarrera.

  • Amani Kakounan Bernadette

    Amani Kakounan Bernadette, Eibar taldeko jokalaria. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek Amani Kakounan Bernadette (Boli Kosta, 1997) fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Erdilari afrikarra DUX Logroñotik (Federazioko Lehen Maila) iritsi da talde armaginera.

Boli Kostako jokalariak 26 urte ditu. Fisikoki oso indartsua da, defentsako lanean ondo moldatzen da eta aurkariaren areara iristea gustatzen zaio. Ohikoa da Boli Kostako selekzioaren deialdietan. Iragan denboraldian 2.400 minutu jokatu zituen DUX Logroño taldearekin, guztira 4 gol sartuta.