Itxi

Eibar

Kontratu berritzea

Aketxek kontratua berritu du Eibarrekin beste denboraldi batez

EITB Media

Ager Aketxek talde armaginean jarraituko du datorren denboraldian, kontratua beste urtebetez luzatu ostean.

  • Ager Aketxe

    Ager Aketxe, Eibar taldeko jokalaria. Argazkia: @SDEibar

Ager Aketxek kontratua berritu du Eibarrekin beste denboraldi batez, eta, beraz, talde armaginean jokatuko du 2023-2024 sasoian. Klubak bi aldeen arteko akordioaren berri eman du ostiral honetan, uztailaren 7an, komunikatu baten bidez.

Bilboko erdilaria 2021ean iritsi zen Eibarrera, eta bere hirugarren denboraldia beteko du klubean. 50 partida ofizial jokatu ditu talde armaginarekin, guztira 1.562 minutu batuta. Aketxek 3 gol sartu eta hamar goleko pase eman ditu azken bi denboraldietan.

2022-2023 sasoian 24 partida jokatu zituen (21 ligan, 2 play-offetan eta 1 Kopan), guztira bi gol sartuta eta zazpi goleko pase emanda. Aurreko denboraldian, 2021-2022an, 2021-2022 gol bat sartu zuen eta 3 goleko pase eman zituen.