Itxi

Futbola

ZOZKETA

Amorebieta-Levante eta Racing Santander-Eibar, Bigarren Mailako lehen jardunaldian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi euskal taldeen arteko derbiak txapelketako 10. eta 38. jardunaldietan jokatuko dira.

  • Futbol baloiak.

    Futbol baloiak. Argazkia: EFE

Amorebieta-Levante eta Racing Santander-Eibar partidak egokitu zaizkie Bigarren Mailako bi euskal taldeei 2023-2024 denboraldiko lehen jardunaldirako, Espainiako Futbol Federazioak asteazken honetan Las Rozaseko Futbolaren Hirian egin duen zozketan.

Txapelketako lehen jardunaldia abuztuaren 11-13ko asteburuan jokatuko dute. Liga erregularra amaitu ondoren (ekainaren 2an), igoera-fasea egingo dute, hilaren 9tik 23ra bitartean, eta hirugarrenaren eta seigarrenaren artean amaitzen duten taldeek parte hartuko dute.

Euskal derbiak

Bi euskal taldeen arteko derbiei dagokienez, 10. jardunaldian (urriaren 8ko asteburuan) eta 38. jardunaldian (maiatzaren 5eko asteburuan) iritsiko dira. Lehenengoa Lezaman jokatuko dute (Amorebieta-Eibar) eta Ipuruan, bigarrena (Eibar-Amorebieta).

 

1. JARDUNALDIA

Albacete-Espanyol

Amorebieta-Levante

Burgos-Huesca

Cartagena-Eldense

Elx-Racing Ferrol

Mirandes-Alcorcon

Leganes-Andorra

Racing Santander-Eibar

Tenerife-Oviedo

Valladolid-Sporting Gijon

Zaragoza-Vila-real B

42. JARDUNALDIA

Alcorcon-Burgos

Andorra-Racing Ferrol

Eibar-Oviedo

Eldense-Sporting Gijon

Huesca-Levante

Tenerife-Valladolid

Zaragoza-Albacete

Mirandes-Amorebieta

Espanyol-Cartagena

Leganes-Elx

Villareal B-Racing Santander