Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek buelta eman dio 2-0eko markagailuari Zaragoza garaitzeko (2-3)

Agentziak | EITB Media

Bautistak, Stoichkovek eta Aketxek markagailuari buelta eman diote Zaragozan, hiru puntuak eskuratu eta porrotik jaso gabeko zazpi partidako bolada onari eusteko.

  • Zaragoza 2-3 Eibar. Argazkia: @SDEibar

    Zaragoza 2-3 Eibar. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek meritu handiko garaipena lortu du Romaredan. Bertan, aurkako 2-0ekoari buelta emateko gai izan da, Hypermotion Ligako 12. jardunaldian Zaragoza garaituta, bolada onari eusteko. Ager Aketxek sartutako zuzeneko falta bati esker, talde armaginak zazpi jardunaldi batu ditu galdu gabe, sei garaipen eta berdinketa batekin.

Etxeko taldeak indartsu ekin dio partidari, euskaldunak bere areara bultzatuz; izan ere, lehen minutuetan arazoak izan dituzte baloiaren jabetzari eusteko. Hala ere, talde armaginak arazo larriak eragin dizkio Fran Escribaren taldeari baloia ateratzeko.

Baloia ozta-ozta iristen zen atezainen eremuetara, eta atera egindako lehen jaurtiketa 33. minutuan egin du Jon Bautistak, buelta erdia emanda.

38. minutuan, Maikel Mesak Luca Zidane gainditu du, eta markagailua ireki du horrela (1-0).

Golak Aragoiko taldea astindu du, eta aurkarien nolabaiteko nahasmena aprobetxatuz, 2-0ekoa egin du. Quentin Lecoeuchek egindako erdiraketa bat Jair Amador erdiko atzelariak ukitu, eta Jaume Grauk bigarrena egin du.

Atsedenaldiaren ostean, Eibarko taldea eraginkorragoa izan da, egin dituen lehen bi jaurtiketetan, 62. eta 67. minutuetan, partida berdindu baitu Bautista eta Juan Diego Molina "Stoichkov" armaginen golei esker, Aragoiko taldeak partida kontrolpean zuela ematen zuenean (2-2).

Joseba Etxeberriaren taldeak hori baliatu du azken minutuetan nagusitzeko, eta garaipenaren bila abiatu da.

Hurbilketa horietako batean, 87. minutuan, Ager Aketxek urrunetik maisuki jaurtitako falta bat txokotik sartu du, markagailua irauli eta garaipena lortzeko (2-3).

Fitxa teknikoa

2 - Zaragoza: Cristian Alvarez (Poussin, 70. min); Borge, Lluis Lopez, Jair, Lecoeuche; Maikel Mesa, Marc Aguado (Toni Moya, 75. min), Jaume Grau; German Valera (Bermejo, 70. min), Ivan Azon (Bakis, 65. min) eta Manu Vallejo (Mollejo, 65. min).

3 - Eibar: Luca; Tejero, Berrocal, Arbilla (Venancio, 88. min), Rios Reina; Sergio Alvarez, Matheus; Corpas (Aketxe, 57. min), Mario Soriano (Vencedor, 88. min), Stoichkov; eta Bautista (Quique Gonzalez, 81. min).

Golak: 1-0. 38. min. Maikel Mesa; 2-0. 44. min. Jaume Grau; 2-1. 62. min. Bautista; 2-2. 67. min. Stoichkov; 2-3. 87. min. Aketxe.

Epailea: De la Fuente Ramos. Txartel horia atera die Maikel Mesa, Mollejo, Jaume Grau, Rios Reina, Corpas eta Tejero jokalariei.