Itxi

Eibar

LaLiga Hypermotion

Luzapenean jasotako golak punturik gabe utzi du Eibar, Vila-real B taldearen etxean (1-0)

Agentziak | EITB Media

Armaginak 10 jokalarirekin aritu dira 42. minututik, epaileak Berrocali txartel gorria zuzenean aterata. Eibartarrek 33. minutuan eginako gola baliorik gabe utzi du epaileak, jokoz kanpoko posizioagatik.

  • Eibar eskuak hutsik itzuli da Valentzia aldetik

    Eibar eskuak hutsik itzuli da Valentzia aldetik. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek galdu egin du Vila-real B taldearen etxean, 1-0, Foresek partidako 92. minutuan egindako golaren ondorioz, LaLiga Hypermotion txapelketako 18. jardunaldiko partidan. Gipuzkoarrek 10 jokalarirekin jokatu dute bigarren zati osoa, epaileak Berrocali txartel gorria zuzenean aterata.

Eibarrek baino erritmo biziagoarekin hasi du partida, eta berehala eman du lehen abisua Stoichkoven erremate bate bidez. Aurrelariaren erremateak sarearen alde batean jo du.

33. minutuan, baina, ez du Eibarko jokalariak hutsik egin eta baloia Vila-Realen atean sartu du, baina gola baliorik gabe utzi du epaileak VARean aztertu ostean jokoz kanpoko posizioan zegoela argudiatuta.

Atsedenaldiaren atarian, epaile errioxarrak Berrocal kanporatu du txartel gorria zuzenean aterata, eta neurketa goitik behera aldatu da armaginentzat.

Bigarren zatian, etxeko taldea jokalari bat gehiagorekin jokatzeari etekina ateratzeko asmo sendoarekin zelairatu da. Gola egitea, baina, asko kosta zaie. 92. minutuan iritsi da, gipuzkoarren arean izandako jokaldi nahasi batean ondorioz. Alex Fores izan da Luca Zidan atezaina gainditu duena.

Bautistak banakoa egiteko aukera aparta izan du neurketako azken jokaldian, baina bere errematea kanpora joan da oso gutxigatik.

Fitxa teknikoa

1 – Villa-real B: Iker Alvarez, Lanchi, Lekovic, Pablo Iñiguez (Abraham del Moral, 90. min), Tasende (Tiago Geralnik, 82. min), Carlo Adriano (Victor Moreno, 82. min), Gelardo, Carlos Romero, Ontiveros, Jorge Pascual (Ferrari, 66. min) eta Diego Collado (Alex Fores, 66. min).

0 – Eibar: Luca Zidane, Cristian Gutierrez (Rios Reina, 69. min), Arbilla, Berrocal, Corpas, Sergio, Matheus, Aketxe (Alvaro Tejero, 80. min), Mario Soriano (Venancio, 46. min), Bautista eta Stoichkov (Quique, 89. min).

Gola: 1-0, 92. min: Alex Fores.

Epailea: Sesma Espinosa (Errioxako batzordekoa); hegaletan Ortuño Sierra eta Bernal Martin izan ditu laguntzaile lanetan. Txartel gorri zuzena atera dio Eibarreko Berrocali 41. minutuan. Vila-real Bko Tasenderi txrtel horia atera dio.