Eibar
BERRITZEA
Jose Corpasek Eibarren jarraituko du 2026ra arte
EITB MEDIA
Hegaleko jokalari jaendarra hirugarren denboraldia jokatzen ari da aurten Gipuzkoako taldean. 115 neurketa jokatu ditu orain arte armaginekin.
-
Jose Corpas, Eibar taldeko jokalaria. Argazkia: SD Eibar
Jose Corpasek Eibarren jokatzen jarraituko du 2026ra arte, talde armaginarekin beste bi denboraldiz berritzeko akordioa adostu ostean. Hala iragarri du klubak asteazken honetan, ohar batean.
Hegaleko jokalari jaendarrak hiru denboraldi daramatza talde armaginean, eta 115 partida jokatu ditu (109 Ligan, eta 6 Kopan). Guztira, 13 gol sartu ditu. Bere ibilbidean, 364 jokatu norgehiagoka jokatu ditu, bigarren mailan eta bigarren B mailan.
Corpas (Baños de la Encina, 1991) 2021-2022 denboraldian iritsi zen Eibarrera, Almeriatik, eta ekainean amaitzen zitzaion kontratua.