Itxi

Eibar

Hypermotion Liga

Eibar hirugarren postura jaitsi da, Albaceten 2-1 galduta

Agentziak | EITB MEDIA

Quirlesek aurretik jarri du etxeko taldea, eta Bautistak banakoa egin du atsedenaldiaren atarian. Albaceteren garaipenaren gola Lander Olaetxeak egin du, 60. minutuan.

  • Eibarrek galdu egin du Albaceten

    Eibarrek galdu egin du Albaceten. Argazkia: @SDEibar.

Eibar sailkapeneko hirugarren postura jaitsi da, Albaceteren aurka 2-1 galduta, LaLiga Hypermotioneko 37. jardunaldiko partidan.

Mantxako taldeak hirugarren garaipena lortu zuen jarraian, eta horri esker aurrerapausoa eman du mailari eusteko helburuan. Eibarrek, bere aldetik, urrezko aukera galdu du sailkapenaren goiko aldean dauden bi taldeak harrapatzeko: Leganes eta Valladolid.

18. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Arbillak buruz egindako gola, jokalari armagina jokoz kanpo zegoela adierazita. Handik gutxira, Albacetek aurrea hartu du Alberto Quilesen bitartez, Juanma Garciaren erdiraketa sare barrura bidalita (1-0).

Armaginen berdinketa 43. minutuan iritsi da, Jon Bautistaren golari esker (1-1).

Atsedenaldiaren ostean, 60.ean, Lander Olaetxeak 2-1ekoa ezarri du markagailuan.

Horrela, Eibar sailkapeneko hirugarren postura jaitsi da, igoera zuzeneko postuetatik kanpo.

Fitxa teknikoa:

2 - Albacete: Vaclik, Alvaro, Ros (Kaiky, 46. min), Glauder, Julio Alonso, Agus Medina (Escriche, 73. min), Riki, Olaetxea, Fuster (Marchan, 88. min), Juanma (Higinio, 61. min) eta Quiles (Fidel, 61. min).

1 - Eibar: Luca Zidane, Tejero, Berrocal, Arbilla, Cristian, Aketxe (Konrad, 76. min), Nolaskoain (Sergio Álvarez, 68. min), Matheus (Vencedor, 61. min), Corpas (Stoichkov, 68. min), Mario Soriano eta Bautista.

Golak: 1-0: Quiles (22. min) 1-1: Bautista (43. min) 2-1: Olaetxea (59. min).

Epailea: Sesma Espinosa. Txartel horia atera die Ros, Agus Medina eta Olaetxea Albaceteko jokalariei, eta Eibar taldeko Matheus jokalariari.