Itxi

Reala

Derbia, San Mamesen

Montanier: 'Athleticen sailkapenak ez du bere maila adierazten'

Erredakzioa

Realeko entrenatzaileak San Mamesen irabazteko "partida borobila" egin beharko dutela azaldu du. Gainera, txuri-urdinek euren jokoari eutsiko diotela azpimarratu du.

2:29
Montanier.

Philippe Montanier Realeko teknikariak ez du uste Athletic ahul dagoenik, eta San Mamesen irabazteko "partida borobila" egin beharko dutela azpimarratu du.

"Athleticen sailkapenak ez du bere benetako maila adierazten", esan du Philippe Montanierrek. Adibide bezala, zuri-gorriek Atletico Madrilen aurka lortutako 3-0ekoa jarri du.

San Mameseko derbia, norgehiagoka "oso berezia" izango dela azaldu du frantziarrak. Gainera, zaleen arteko lehiak eta hiru puntuek duten garrantziak neurketa oraindik ikusgarriagoa egiten dutela esan du.

Realeko pretatzaileak taldeak bere estiloa eta ohiko jokoa mantenduko dituela azpimarratu du. Etxetik kanpora jokalariek konfiantza hartu eta orokorrean asko hobetu dutela onartu du, batez ere Malagaren eta Valentziaren aurkako neurketak irabazi ondoren.

Deialdian, Zurutuza eta Estrada Cadamuroren eta Jose Angelen ordez sartu ditu, frantziarrak. David Zurutuzak lesioa gainditu du, eta derbian minutu batzuk jokatzeko abagunea izan dezake.