Itxi

Reala

11. jardunaldia

Realak jokalari lesionaturik gabe egingo dio aurre Atletico Madrili

ERREDAKZIOA

Mikel Gonzalezek animoa, konfiantza eta puntuak berreskuratzearen alde egin du, taldeak bizi duen egoera latza aztertzerakoan.  

1:08

Realeko erizaintza hutsik gelditu da igandean Atleticoren aurka jokatuko duten partidarako jokalariak prest egonik. Denboraldi honetan errepikatu ez den albistea da honakoa, denak batera entrenatu duten lehen aldia izan baita.

Jagoba Arrasateren irteerak eta taldea Santanaren aginduetara egoteak ekar dezakeen berritasunetako bat, Mikel Gonzalez aurrelaria hamaikakoan sartzea izan daiteke – Ion Ansotegiren kaltetan-.

Mikelek Atleticoren aurkako partidaz hitz egin du ostegunetan honetan, eta madrildarrek “eraginkortasun itzela” dutela baieztatu du.

Atleticoren partida, jokalari txuri-urdinentzat une nahasi batean heltzen dela dio aurrelariak, baina “10. Jardunaldian oraindik ez gara zoratu behar, eta egoera ahalik eta arinen hobetzen saiatu behar gara”.

Realak orain arte jokatutako 10 jardunaldietan sartutako hamar goletatik soilik hiru sartu dituzte taldeko aurrelariek; gol egarriz dabil Errealeko aurrealdea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • BBVA berriak