Itxi

Reala

Garaipena

Realak gol gehiago merezi izan ditu Las Palmasen aurka (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Imanol Alguacilek lehen garaipena lortu du etxetik kanpo. Donostiarrak jaun eta jabe izan dira zelaian eta aukera ugari huts egin dituzte. Partidako gol bakarra Oyarzabalek egin du 21. minutuan.

  • Oyarzabal, gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Oyarzabal, gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Las Palmasek egindako partida kaskarrari etekina atera dio Realak eta Mikel Oyarzabalen golarekin nahikoa izan du jokoan zeuden hiru puntuak eramateko.

Donostiarrek aukera ugari sortu dituzte, eta garaipena markagailuko emaitzak erakusten duena baino askoz erosoagoa izan da. Realak erasora jo du, gogotsu, eta kanariarrek, berriz, ezer gutxi egin dute mailari eusteko lehian murgilduta egon arren.

Talde donostiarrak arratsalde lasaia izan du, partidak ikusleen aurren egindako entrenamendu saioa zirudien.

Aurkariak ez du presiorik ez ordenik erakutsi, eta horri esker Realak gola egiteko aukera ugari izan ditu. Hala ere, gol bakarra izan da norgehiagoka osoan, Oyarzabalek 21. minutuan egin duena.

Gipuzkoarren bekatu bakarra partida erabakita uzteko gai ez izatea izan da.

Bigarren zatian, Las Palmasek hobera egin du, baina ezin izan ditu Realaren aukerak saihestu. Imanolen taldeak, hala ere, punteria gutxi erakutsi du.

Azkenean, hiru puntuak Donostiara joan dira. Lehen garaipena da Imanol Alguacilentzat, Realeko entrenatzailea denetik.

 

 

Fitxa teknikoa

0. Las Palmas: Chichizola; Aguirregaray (Calleri, 56. min), David García, Ximo Navarro, Dani Castellano; Javi Castellano, Etebo; Halilovic, Tana (Nacho Gil, 65. min), Ezekiel (Jairo, 71. min); eta Erik Expósito.

1. Reala: Toño Ramírez; Elustondo, Llorente, Raúl Navas, Kevin Rodrigues; Illarramendi, Zurutuza (Zubeldia, 75. min); Januzaj (Juanmi, 82. min), Canales, Oyarzabal; eta Willian José (Agirretxe, 68. min).

Gola: 0-1, 21. min: Oyarzabal.