Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Fitxaketak 2018: Mikel Merino, Realeko jokalaria

Reala

2023ra arte

Mikel Merino, Realeko jokalaria

Erredakzioa

2018/07/12

Talde txuri-urdinak ofizial egin du erdilaren fitxaketa. Bost urterako kontratua sinatu du Merinok Realarekin, 2023. urteko ekainaren 30era arte.

  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Mikel Merino fitxatu du datozen bost denboraldietarako, hau da, 2023. urteko ekainaren 30era arte. Nafarroako erdilaria Newcastle taldetik dator eta ostiralean egingo du bere lehen lan-saioa taldekide berriekin.

Merinoren aurkezpena datozen egunetan egingo da Zubietan, Anoetan ezin baita egin birmoldatze lanak direla eta. Osasunaren harrobiko jokalaria da, Borussia Dortmundek fitxatu zuen, eta handik Newcastle taldera joan zen.

Zelai erdian jokatzen du Mikel Merinok eta postu hori indartzeko fitxatu du Realak. Xabi Prietoren erretiroaren eta Sergio Canalesen irteeraren ostean, Asier Illarramendi, Igor Zubeldia eta Ruben Pardo dira Realak dituen erdilariak. Orain, Merino gehitu zaie jokalari hauei.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
  • Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
    Publizitatea

    Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • ar.
    • az.
    • og.
    • or.
    • lr.
    • ig.

    Ez dago zuzenekorik

    EiTB Kirolak

    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

    Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • ar.
    • az.
    • og.
    • or.
    • lr.
    • ig.

    Ez dago zuzenekorik

    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena