Itxi

3. Maila

IV. eta XV. multzoak

Laudio eta Mutilvera, lidergoan

Erredakzioa

Hiru jardunaldi falta dira IV. eta XV. multzoetako ligak amaitzeko. Lagunak, Anaitasuna eta Aurrera Vitoria mailaz jaitsi dira. Laudio, Arenas, Mutilvera eta San Juan taldeek playoffa ziurtatu dute.

Hiru jardunaldi falta dira Hirugarren Mailako multzo ezberdinetako ligak bukatzeko, eta gauza batzuk erabakita dauden arren, beste asko erabakitzeke daude.

Laudio da IV multzoko liderra, eta Arenasekin (bigarren) puntuetara (72) berdinduta dago, eta bi taldeak matematikoki igoerako playoffetarako sailkatuta daude. Hirugarren postuan Portugalete dago 67 punturekin, eta oso gertu dute playofferako sailkapena. Laugarren postuagatik lehia bizia dago Gernika (laugarren), Zalla (bosgarren) eta Leioa 62 puntura berdinduta baitaude.

Anaitasunak eta Aurrera Vitoriak maila galdu dute, eta Getxo dago jaitsiera postuan 35 punturekin. Hiru jardunaldi falta dira, eta talde asko daude salbazioa lortzeko lehian sartuta: Balmaseda (37 puntos), Santutxu (38 puntos), Pasaia (39 puntos) eta Elgoibar (40 puntos).

XV. multzoan Mutilvera da liderra 74 punturekin, eta San Juan da bigarren sailkatua 71rekin. Bi taldeak matematikoki igoera playoffa jokatzeko sailkatuta daude. Iruña dago horugarren postuan 64 punturekin, eta Atletico Cirbonero dago laugarren postuan 60 punturekin. Cortesek (bosgarren sailkatua, 59 punturekin) eta Txantreak (seigarren sailkatua, 56 punturekin) playoffera sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.

Lagunak da talde honetan matematikoki maila galdu duen bakarra. Peña Azagresa da 19. sailkatua 29 punturekin, eta zail duen arren, salbazioa lortzeko aukerak ditu. Aoiz ere jaitsiera postuan dago, 32 punturekin. Subiza (35 puntu), Atletico Valtierrano (36 puntu) eta Idoya (37 puntu) jaitsiera postuetatik at daude, baina ez dute mailari eustea ziurtatuta.