Itxi

3. Maila

2. B Mailara igotzeko playoffa

Arenas eta Laudio, igoera lortzetik kanporaketa bakarrera

Erredakzioa

Mutilvera eta San Juan igoera playoffeko finaletik at geratu dira. Compostela eta Celta B izan dituzte aurkari, eta galiziarrak nagusitu dira bi kanporaketetan.

Asteburu honetan jokatu dira Bigarren B Mailara igotzeko playoffetako finalerdietako itzulerako partidak. Lau euskal talde ibili ziren finalerako txartelaren bila, baina Arenasek eta Laudiok bakarrik lortu zuten azken kanporaketara sailkatzea. San Juan eta Mutilvera igoera lortzeko aukerarik gabe geratu ziren.

Laudiok bana (1-1) berdindu zuen Varearen aurka itzulerako partidan, baina joaneko lehian 0-2 irabazi zuenez, ez zuen finalera sailkatzeko arazorik izan. Arenasek ere, bana (1-1) berdindu zuen Cayonen aurka Gobelan jokatu zuten itzulerako partidan. Getxokoek 0-1 irabazi zuten Kantabrian jokatu zen joaneko partida, eta ondorioz, azken kanporaketarako txartela lortu zuten.

XV. multzoko bi taldeetako batek ere ezin izan zuen azken kanporaketarako txartela lortu. Mutilvera eta San Juan igoera playoffetik at geratu ziren. Joaneko partidetan emaitza txarrak lortu zituzten bi talde hauek, eta ezin izan zituzten itzulerako partidetan irauli. San Juanek bana (1-1) berdindu zuen Compostelaren aurka itzulerako partidan, baina joanekoan 3-0 galdu zuenez, kanporatuta geratu zen. Mutilverak, aldiz, 2-0 galdu zuen Celta Bren aurka Vigon jokatu zen joaneko partida, eta itzulerakoan bina (2-2) berdindu zuen. Ondorioz, Mutilvera ere, igoera playoffetik at geratu zen.