Munduko futbol txapelketapelketa
Brasil 2014
FIFAk sarreren salmentaren bigarren faseari ekin dio
Erredakzioa
Atzerritarrentzako sarrera merkeena (90 dolar) lehen faseko partidetakoa da (estreinako partidakoak kenduta), eta garestienak, berriz, Maracanako finaleko luxuzko palkoarenak.
-
FIFAk ia hiru milioi sarrera jarriko ditu salgai. Efe.
FIFAk sarreren salmentari ekin dio berriro, Brasil 2014ko Mundialeko zozketa egin ostean multzo guztiak erabakita geratu direlako eta zaleek bere taldeak zein egunetan, zein ordutan eta non jokatzen duen jakiteko aukera dutelako jada.
Salmentaren lehen fasean, taldeek noiz, non eta zein ordutan jokatuko zuten jakin aurretik, 188 herrialdeko zaleek 1,1 milioi sarrera agortu zituzten. Salmentaren bigarren fasea abenduaren 8an, igandean hasi da, 12:00etan, FIFAko webgunean.
Interesdunek bi hilabeteko epea dute, urtarrilaren 30a arte, Brasil 2014 Mundialeko 64 partidetatik 62rako sarrerak erreserbatzeko.
Brasil – Kroazia lehen partidarako sarrerak eta uztailaren 13rako final handirako sarrerak ez dira bigarren fase honetan salduko.
3 milioi sarrera
Munduko txapelketa hartuko duten 12 futbol zelaiek 3,7 milioi zaleentzako lekua izan arren, FIFAk % 80,4a jarriko du salgai, hau da, 2.989.608 sarrera.
Atzerritarrentzako sarrera merkeena (90 dolar) lehen faseko partidetakoa da (estreinako partidakoak kenduta), eta garestienak, berriz, Maracanako finaleko luxuzko palkoarenak.