Munduko futbol txapelketapelketa
B taldea
Munduko txapeldunak ere abdikatu du
Mikel Dominguez
Txilek, Vargas eta Aranguizen golekin, Espainia txikitu du, eta Munduko txapelketatik kanpo utzi du azken irabazlea.
-
Busquets / EFE.
Bi selekzio Gorrien arteko norgehiagoka Txileren garaipenarekin eta Espainiaren kanporaketarekin bukatu da. Garaiz etorri da Munduko txapeldunaren agurra Brasilen, Europako txapelduna ere bi aldiz izan zen selekzioarentzat.
Espainiak ezin izan dio Gorriari irabazi. Lehenengo zatian sartutako bi golek garaipena eman diote Txileri eta txapeldunaren hasiera kaskarra baieztatu dute. Bere bigarren partidan, titulua defendatzen zuen selekzioak lehenengo kanporatua bilakatu da.
Txapeldunaren zalantzak hasierako momentutik egon dira presente, Txilek hastapenetan izandako abagune argiak erakutsi bezala. Onena, hala ere, Espainiako selekzioaren presioaren ondorioa izan da. 15 minutura, Espainiak erantzuna eman zion Txileko hasierari, Diego Costaren barneraldi batekin eta Silvaren abagune handi batekin.
Txilek, ordea, Espainiako selekzioaren momentu txarra baieztatu zuen, eta Vargasek gola egin zuen 20. minutuan. Xabi Alonsok pasea huts egin, eta Aranguizek SerGio Ramos lekutik kanpo harrapatu zuen, balioa aurrelariaren oinetan utzita, Casillasi gailentzeko.
Txileren bigarren golaren baino lehen, Diego Costak beste aukera bikaina izan zuen Espainiarentzat, 27. minutuan, baina errematea sarearen kanpoaldera joan zitzaion. Atsedenaldia heltzear zenean, Txilek azken kolpea eman zion Espainiari. Aranguizek Casillasen aldaratze errazegi bat sartu zuen. Claudio Bravo atezainaren lan bikainak Txileren atea hutsean mantentzea erraztu zuen.
Xabi Alonso, Munduko Txapelketa honetan seinalatuta, Kokek ordezkatu zuen bigarren zatian. Espainiarren bi abagune lehenengo hamar minutuetan berdinketa hurbildu zuten, baina kale egin zuten: Diego Costa lo geratu zen 49.ean, Iniestaren pase baten ondoren, eta Busquets, 52.an, ez zuen barrura sartu soilik bultzatu behar zuen Costaren atzerako artazi bat, bakarrik atearen aurrean.
Goizegi bigarren zatian, etsipenak Espainiako selekzioa hartu zuen, eta Vicente del Bosqueren mutilen indarrak desagertzen ziren heinean, Txilek handiago egin ahal izan zuen zauria, Espainiaren desordena aprobetxatuta.
Holanda eta Txile final-zortzirenak jokatzeko sailkatu dira B taldean. Australia eta Espainiako selekzioak, aldiz, Munduko Txapelketatik kanpo geratu dira. Aurrez aurre arituko dira biak euren azken neurketan.
FITXA TEKNIKOA
Espaiia: Casillas; Azpilicueta, Javi Martinez, Sergio Ramos, Jordi Alba; Xabi Alonso (Koke, 46. min), Busquets; Pedro (Cazorla, 76. min), Silva, Iniesta; eta Diego Costa (Fernando Torres, 69. min).
Txile: Claudio Bravo; Isla, Silva, Medel, Jara, Mena; Aranguiz (Felipe Gutierrez, 69. min), Díaz; Alexis, Vidal (Carmona, 87. min) eta Vargas (Valdivia, 86. min).
Golak: 0-1, 20. min: Vargas. 0-2, 43. min: Charles Aranguiz.