Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

D multzoa

Italiak eta Uruguaik, final-zortzirenak helburu

Erredakzioa

Multzoko beste partidan, Costa Ricak Ingalaterra gainditu beharko du hurrengo kanporaketa Kolonbia saihetsu nahi badu.

  • Luis Suarez, Uruguaiko jokalaria. Argazkia: EFE

    Luis Suarez, Uruguaiko jokalaria. Argazkia: EFE

Galeriak (1)

Costa Ricak D multzoko aurreneko postua nahi du, eta horretarako dagoeneko txapelketatik kanpo dagoen Ingalaterra gainditu beharko du, astearte honetan. Costa Ricaren helburu hurrengo kanporaketan Kolonbia saihestea da.

Jorge Luis Pintok zuzentzen duen taldea da Munduko Txapelketako ustekabe nagusietako bat.

Ustezko hamaikakoak:

Costa Rica: Keylor Navas; Giancarlo Gonzalez, Michael Umana, Oscar Duarte; Cristian Gamboa, Junior Diaz, Celso Borges, Yeltsin Tejeda, Christian Bolaños, Bryan Ruiz; Joel Campbell.

Ingalaterra: Joe Hart; Glen Johnson, Gary Cahill, Phil Jagielka, Leighton Baines; Raheem Sterling, Steven Gerrard, Jordan Henderson, Danny Welbeck, Wayne Rooney; eta Daniel Sturridge.

Italia-Uruguai

Multzoko beste partidan, Italiak eta Uruguaik neurtuko dituzte indarrak. Biek final-zortzirenetako txartela eskuratu nahi dute. Beraz, hil edo biziko neurketa izango da.

Italiarrek alde dute golen diferentzia, eta berdinketa batekin nahiko izango lukete txapelketan aurrera egiteko.

Ustezko hamaikakoak:

Italia: Gianluigi Buffon; Ignazio Abate, Giorgio Chiellini, Andrea Barzagli, Matteo Darmian; Thiago Motta, Antonio Candreva, Lorenzo Insigne, Andrea Pirlo; Claudio Marchisio eta Mario Balotelli:

Uruguai: Fernando Muslera; Martín Caceres, Jose Maria Gimenez, Diego Godin, Alvaro Pereira; Alvaro Gonzalez, Egidio Arevalo Rios, Nicolas Lodeiro, Cristian Rodriguez; Edinson Cavani eta Luis Suarez.