Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

C multzoa

Boli Kostak multzoen fasea gainditu nahi du, estreinakoz

Erredakzioa

Japonia-Kolonbia partidan, puntu batekin nahiko izango luke Pekermanen taldeak multzoko lehen postuan bukatzeko.

  • Drogba, Boli Kostako jokalaria. Argazkia: EFE

    Drogba, Boli Kostako jokalaria. Argazkia: EFE

Galeriak (1)

Boli Kostak final-zortzirenetarako txartela eskuratu nahi du, bere historian estreinakoz. Aurrean miraria behar duen Greziako selekzioa izango dute afrikarrek.

Sabri Lamouchi teknikariak Ya Konan zelairatu ahal izango du, eta Drogbak bigarren zatia joka dezake.

Greziak partida irabazten badu, eta Japoniak Kolonbia gainditzen ez badu, hurrengo kanporaketarako txartela lortuko lukete greziarrek.

Ustezko hamaikakoak:

Grezia: Karnezis; Torosidis, Manolas, Sokratis, Cholevas; Karagounis o Samaris, Maniatis, Kone, Fetfazidis, Samaras; Mitroglou.

Boli Kosta: Barry; Aurier, Zokora, Bamba, Boka; Serey, Tiote, Gradel, Yaya Toure, Gervinho; Bonny.

Japonia-Kolonbia

Kolonbiak txapelketako hirugarren garaipena nahi du Japoniari irabazita. Pekermanen selekzioak puntu batekin nahiko izango luke multzoko lehen postuan bukatzeko.

Japoniak, ordea, garaipena behar du. Aurrera egiteko hiru puntuak lortu behar dituzte nipondarrek, eta Boli Kostak Greziaren aurka ez irabaztea.

Ustezko hamaikakoak:

Japonia: Kawhasima, Uchida, Yoshida, Konno, Nagatomo, Yamaguchi, Hasebe, Okazaki, Okubo, Honda eta Osako.

Kolonbia: Ospina; Zúñiga, Zapata, Valdes, Armero; Fredy Guarin, Aguilar, Cuadrado, Quintero, Ibarbo eta Teofilo Gutierrez.