Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Ofiziala

9 partidako zigorra jaso du Luis Suarezek

Erredakzioa

FIFAk jakitera eman du jokalariaren haginkadak zer nolako zigorra izan duen: 9 partida eta lau hilabete jokatu gabe.

  • Luis Suarez

    Luis Suarez. EFE

FIFAko Diziplina Batzordeak gogor zigortu du Uruguaiko Luis Suarez jokalaria. Bederatzi partida bere selekzioarekin jokatu gabe eta lau hilabete, eta horrez gain, 82.000 euroko isuna.

Suarezek Italiako Giorgio Chiellini jokalariari haginkada eman zion sorbaldan Uruguai-Italia partidan.

Beraz, Munduko Txapelketako hurrengo partidan hasiko da zigorra, Kolonbia-Uruguai neurketan hain zuzen ere. Gainera, Suarezek ezin izango du lau hilabetetan bere selekzioa futbol-zelaian zuzenean ikusi.