Munduko futbol txapelketapelketa
Final-zortzirenak
Kolonbia final-laurdenetan da, Uruguai kanporatuta (2-0)
Erredakzioa
Historian lehen aldiz sartu dira zortzi onenen artean, James Rodriguezek egindako bi golei esker. Brasil izango dute aurkari hurrengo kanporaketan.
-
Kolonbiak historian lehen aldiz jokatuko ditu final-laurdenak. Efe.
James Rodriguezek egindako bi golek final-laurdenetarako txartela eman diote Kolonbiari, historian lehen aldiz. Kolonbiarrek Uruguai kanporatu dute, 2 eta 0, Maracana futbol zelai mitikoan.
Rodriguez Mundu Txapelketako protagonista nagusien artean da. Monako taldeko aurrelariak bost gol eta bi asistentzia egin ditu jokatutako lau partidetan, eta Uruguairen aurka ere bikain aritu da.
Aurrelariak Falcaoren hutsak sortutako kezka ahaztarazi du. Bera izan da bi taldeen arteko aldea zabaldu duena, Uruguaiko jokalarien eta zaleen amesgaiztoa.
Uruguaiko taldeak kolpea hartu du Luis Suarezi jarritako zigorrarekin, eta Kolonbiaren aurka ezinean aritu dira, partidan sartu ezinda.
Kolonbiak Brasil izango du aurkari final-laurdenetan.
Fitxa teknikoa:
2-KOLONBIA: Ospina; Zapata, Yepes, Zuñiga, Armero; Carlos Sanchez, Aguilar, Cuadrado (Guarin, 81. min), James Rodriguez (Ramos, 85. min); Ibarbo eta Teo Gutierrez (Mejia, 68. min).
0-URUGUAI: Muslera; Maxi Pereira, Giménez, Godin, Martin Caceres, Alvaro Pereira (Ramírez, 53. min); Arevalo, Alvaro Gonzalez (Abel Hernandez, 67. min), Cebolla Rodriguez; Forlan (Stuani, 53. min) eta Cavani.
GOLAK: 1 - 0, 28. min, James Rodriguez. 2 - 0, 50. min, James Rodriguez.