Munduko futbol txapelketapelketa
AEBren aurka
Belgikak orain arte egindakoa berretsi nahi du
Erredazioa
Belgikak multzoen faseko partida guztiak irabazi ditu (Aljeria, Hego Korea eta Errusia), baina "deabru txikien" jokoa ez da hasieran uste bezain ona izan.
-
Belgikako Lukaku jokalaria. Argazkia: EFE
Belgika eta AEB aurrez aurre izango dira astearte honetan, Munduko Futbol Txapelketako final-zortzirenetako neurketan.
Belgikak multzoen faseko partida guztiak irabazi ditu (Aljeria, Hego Korea eta Errusia), baina "deabru txikien" jokoa ez da hasieran uste bezain ona izan. Ez da distiratsua izan, baina bai ordea pragmatikoa.
AEBak, bestalde, gogotsu aritu da orain arte, eta Jürgen Klinsmann tekniari alemaniarraren karisma izan da gakoetako bat.
Ustezko hamaikakoak:
Belgika: Thibaut Courtois; Toby Alderweireld, Vincent Kompany, Daniel van Buyten, Jan Vertonghen; Marouane Fellaini, Axel Witsel; Dries Mertens, Kevin de Bruyne, Eden Hazard; Romelu Lukaku.
AEB: Tim Howard; Fabian Johnson, Geoff Cameron, Matt Besler, DaMarcus Beasley; Jermaine Jones, Kyle Beckerman; Alejandro Bedoya, Michael Bradley, Graham Zusi; Clint Dempsey.