Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Final-laurdenak

Higuainen golak finalerdietan sartu du Argentina, 24 urteren ostean

Erredakzioa

Argentinarrek Belgika kanporatu dute, 1-0, eta Di Maria madrildarrak min hartuta atera da berdegunetik.

  • Argentinako jokalariak, Higuainen gola ospatzen. Efe.

    Argentinako jokalariak, Higuainen gola ospatzen. Efe.

Gonzalo Higuainek 8. minutuan sartutako golak, Brasil 2014 Munduko Txapelketan egin duen lehenak, hain zuzen, finalerdietarako txartela eman dio Argentinako selekzioari, 24 urteren ostean.

Argentinarrak Belgikari nagusitu zaizkio 1-0, Brasilian jokatutako partidan. Neurketa orekatua izan da hasieratik. Bi taldeek zabalera jokatu dute, baloi jabetzan oinarritutako jokoan eginda, eta aurkariari oso gertutik jarraitu gabe.

Partidako 7. minutuan, Messik baloia lapurtu eta Di Mariari pasa dio. Real Madrileko jokalariak huts egin du baina errebotea Higuaini iritsi zaio eta bere jaurtiketak Courtoisen atean sartu du baloia.

Argentinarrak, hala ere, kezkati iritsi dira atsedenaldira, lehen zatiko 33. minutuan Di Mariak izandako lesioagatik. Bigarren zatian, Higuain bigarren gola sartzear izan da, baina baloiak langa jo du.

Belgikarrek ez dute amore eman, baina zorterik gabe.

Argentina da finalerdietarako sailkatu den hirugarren taldea, Alemaniaren eta Brasilen ostean.

Fitxa teknikoa:

1. Argentina: Sergio Romero; Pablo Zabaleta, Martín Demichellis, Ezequiel Garay,José María Basanta; Ezequiel Lavezzi (Rodrigo Palacio, 70. min), Lucas Biglia, Javier Mascherano, Ángel Di María (Enzo Pérez, 32. min); Lionel Messi eta Gonzalo Higuaín (Fernando Gago, 80. min).

Hautatzailea: Alejandro Sabella.

0. Belgika: Thibaut Courtois; Toby Alderweireld, Daniel Van Buyten, Vincent Kompany, Jan Vertonghen; Axel Witsel, Marouane Fellaini; Kevin De Bruyne, Eden Hazard (Nacer Chadli, 74. min); Divock Origi (Romelu Lukaku, 59. min), Kevin Mirallas (Dires Mertens, 59. min).

Hautatzailea: Marc Wilmots.

Gola: 1-0, 8. min: Higuain.