Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

1-7

Alemaniak jipoi historikoa eman dio Brasili

Talde alemaniarrak 1-7 irabazi dio Brasili Munduko Txapelketako finalerdietako partida. Klosek gol bat lortu du, eta Mundialen historian gol gehien sartu dituen jokalaria da.

  • Alemania. Foto: EFE

    Alemaniako jokalariak Brasilen aurka lortutako garaipena (1-7) ospatzen. Argazkia: EFE

Alemaniak 1-7 irabazi dio Brasili 2014ko Munduko Txapelketako finalerdietan. Emaitza eta garaipen historiko honekin, alemaniarrek finalerako txartela lortu zuten.

Hamar minututan soilik eutsi zion Brasilek Alemaniari. Ordutik aurrera, alemaniarrak izan ziren nagusi. Müllerrek 11. minutuan sartu zuen lehen gola (0-1) eta ondorengo hamazortzi minutuetan, lau gol gehiago lortu zituen Joachim Löwk zuzentzen duen selekzioak. Klose (0-2), Kroos bi aldiz (0-3 eta 0-4) eta Khedira (0-5) izan ziren golegileak. Norgehiagoka Alemaniaren aldeko 0-5eko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldira.

Bigarren zatirako dena erabakita zegoen. Brasilek zerbait hobetu zuen, baina Alemaniak nagusi izaten jarraitu zuen. Schürrlek bi gol sartu zituen, eta 0-7koa ezarri zuen markagailuan. Azken minutuan, Oscarrek gola sartu zuen Brasilentzat eta partida 1-7ko emaitza historikoarekin bukatu zen.

Fitxa teknikoa:

1 - Brasil: Julio Cesar; Maicon, Dante, David Luiz, Marcelo; Fernandinho (Paulinho, 46. min), Luiz Gustavo, Hulk (Ramires, 46. min), Oscar, Bernard eta Fred (William, 71. min).

7 - Alemania: Neuer; Lahm, Hummels (Metersacker, 46. min), Boateng, Höwedes; Schweinsteiger, Khedira (Draxler, 75. min); Müller, Kroos, Özil eta Klose (Schürrle, 59. min)

Golak: 0-1, m.11: Thomas Muller; 0-2, m.23: Klose; 0-3, m.24: Kroos; 0-4, m.26: Kroos; 0-5, m.29: Khedira; 0-6, m.70: Schurrle; 0-7, m.77: Schurrle. 1-7, m.90: Oscar

Epailea: Marco Rodriguez (MEX).