Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Finala jokatzea espero du

Llorente (Hegoafrika 2010): "Mundialean egotea gauza handia da"

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Athletic Clubeko aurrelariaren ustez garrantzitsua da hautatzaileak talde zuri-gorriko bi jokalari deialdian sartzea horrek lana ondo egin dela adierazten baitu.

Vicente Del Bosque Espainiako hautatzaileak Fernando Llorente Hegoafrikako Munduko Txapelketa jokatzeko 23 futbolarien zerrendan sartu du eta berria jakin ondoren honakoa adierazi du Llorentek Athleticen webgunean: "Jokalari bati gertatu ahal zaion gauza handiena Munduko Txapelketa jokatzea da".

Llorente pozik azaldu da Mundiala jokatuko duelako eta berarekin taldekidea izan duen Javi Martinez ere egongo delako. "Biok selekzioaren deialdian eta Mundialean egotea ona da guretzat eta taldearentzat ere. Horrek taldean lana ondo egiten dela esan nahi baitu", adierazi zuen Llorentek.