Munduko futbol txapelketapelketa
92. minutuan
Espainia-Saudi Arabia (3-2): Llorentek sartu du garaipenaren gola
Erredakzioa
Villa, Xabi Alonso eta Athleticeko jokalariak sartu dituzte Espainiaren golak Innsbrucken jokatutako neurketan.
Espainiako futbol selekzioak Saudi Arabiakoa gainditu du (3-2) ekainean hasiko den Munduko Futbol Txapelketa ondo prestsatzeko asmoz jokatutako partidan. Garaipenaren gola Fernando Llorentek sartu du 92. minutuan.
Saudi Arabiakoek estreinatu dute markagailua 17. minutuan Hawsawik sartutako golari esker, baina David Villak banakoarena erdietsi du 31.ean. Xabi Alonsok aurretik jarri du Espainia 60.ean eta Numarek 2-2koa jarri du 74.ean. Llorente Athleticeko jokalariaren gola izan da erabakigarria.
Fitxa teknikoa:
3 - Espainia: Iker Casillas; Sergio Ramos (Capdevila, 61''), Pique, Puyol (Marchena, 61'') , Arbeloa; Busquets, Xavi (Javi Martinez, 74''), Xabi Alonso, Iniesta (Navas, 61'') Silva (Pedro, 61''); eta Villa (Llorente, 71'').
2 - Saudi Arabia : Waleed; Shuhail, Osama, Kamil, Mishal (Khairat, 89''); Kariri, Ateef (Abullatifa, 84''), Abdoh (Asiri, 69''), Al Numare (Jezawi, 82''), Al Fraidi; eta Hazazi (Al Sahlawi, 65'').
Golak:
0-1, 16'': Osama.
1-1, 31'': Villa.
1-2, 59'': Xabi Alonso.
2-2, 74'': Al Sahlawi.
3-2, 90'': Llorente.