Munduko futbol txapelketapelketa
Ostiral honetan
Mexikoren aurka emango dio hasiera Hegoafrikak bere Mundialari
Erredakzioa
"Tripan tximeletak" dituzte Munduko Futbol Txapelketako antolakuntzako kideek, baina ilusioarekin egiten diote aurre Afrikako hitzordu gogoangarriari.
Hegoafrika anfitrioiak ostiral honetan jokatuko du, Mexikoren aurka, Munduko Futbol Txapelketakoko aurreneko partida (16:00etan). Johannesburgoko Soccer Cityn 90.000 bat zale bilduko dira. Afrikak estreinakoz antolatu du Mundial bat, Hegoafrikakoa gogoangarria izango da.
"Bafana, bafana" eta el "Tri" taldekoak izango dira aurrez aurre. Biek oso ondo prestatu dute hitzordua. A multzoan dira Frantzia eta Uruguairekin batera.
Ustezko hamaikakoak:
Mexico: Guillermo Ochoa, Rafael Marquez, Francisco Rodriguez, Ricardo Osorio, Carlos Salcido, Andrés Guardado, Gerardo Torrado, Israel Castro, Giovanni dos Santos, Guillermo Franco eta Carlos Vela.
Hegoafrika: Josehp Moneeb, Aaron Makoena, Bongani Khumalo, Lucas Thwala, Anele Ngcongca, Reneilwe Letsholonyane, Kagisho Dikacoi, Teko Modise, Steven Pienaar, Siphiwe Tshabalala eta Katlego Mphela.
Epailea: Ravshan Irmatov (UZB).
Futbol-zelaia: Johanesburgo Soccer City
Ordua: 16:00