Munduko futbol txapelketapelketa
B multzoa
Hego Afrika 2010: Argentinak poltsikoan ditu final-zortzirenak
Erredakzioa
Maradonaren selekzioak 4-1 irabazi dio Hego Koreari eta multzoko liderra da sei punturekin. Greziak 2-1 irabazi dio Nigeriari eta hiru puntu ditu. Hego Korea eta Grezia hiruna punturekin daude.
Greziak 2-1 irabazi zion Nigeriari nahiz eta 16. minutuan partida maldan gora jarri zitzaien. Uchek 0-1ekoa egin zuen minutu horretan falta jaurtiketa baten ondorioz. Nigeria nagusi zen markagailuan eta zelaian, baina 33. minutuan hamar jokalarirekin geratu zen. Kaitak ostikoa eman zion Torosidisi eta txartel gorria ikusi zuen. Atsedenaldira iritsi orduko, 44. minutuan Salpingidisek partida berdindu zuen bere golarekin (1-1).
Bigarren zatian Grezia nagusi izan zen eta 73. minutuan Torosidisek garaipenaren gola sartu zuen greziarentzat (2-1). Emaitza horrekin greziak final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak ditu eta Nigeriak ez du punturik. Gaurkoa da Greziak Munduko Kopa baten lortzen duen lehen garaipena.
Fitxa teknikoa:
2 - Grezia: Alexandros Tzorvas; Alexandros Tziolis, Avraam Papadopoulos, Giorgos Karagounis, Loukas Vyntra, Dimitris Salpingidis, Vassilis Torosidis, Sotirios Kyrgiakos, Fanis Gekas (Sotiris Ninis, 79. min), Sokratis Papastathopoulos (Georgios Samaras, 37. min), Costas Katsouranis.
1 - Nigeria: Vincent Enyeama, Joseph Yobo, Taye Taiwo (Uwa Echiejile, 55. min -Rabio Afolabi, 77. min), Danny Shittu, Yakubu Ayegbeni, Peter Odemwingie (Chinedu Obasi, 46 min), Kalu Uche, Sani Kaita, Lukman Haruna, Chidi Odiah, Dickson Etuhu.
Golak: 0-1, 16. min: Kalu Uche. 1-1 44. min: Salpingidis. 2-1, 73. min: Torosidis.
Argentinak Hego Korea jipoitu du (4-1)
Argentinak ondo ekin zion Hegoafrikako Munduko Txapelketari lehen partidan Nigeriari 1-0 irabazita eta bigarren jardunaldian Hego Korea jipoitu zuen (4-1). B multzoko liderra da Argentina eta final-zortzirenetan dugu jada.
Argentina-Hego Korea, fitxa teknikoa:
4. Argentina: Romero; Jonas Gutierrez, Martin Demichelis, Walter Samuel (Nicolás Burdisso, m.23), Gabriel Heinze; Javier Mascherano, Maxi Rodriguez, Angel Di Maria; Lionel Messi, Carlos Tevez (Sergio Aguero, m.75), Gonzalo Higuain (Mario Bolatti, m.83)
1. Hego Korea: Jung Sung-ryong; Oh Beom Seok, Cho Yong Hyung, Lee Jung Soo, Lee Young Pyo; Ki Sung Yueng (Kim Nam Il, m.46), Kim Jung Woo; Lee Chung Yong, Park Ji Sung, Yeom Ki Hun; Park Chu Young (Lee Dong Gook, m.81)
Golak: 1-0, m.17: Park Chu Yueng en propia puerta tras una falta sacada por Messi; 2-0, m.33: Higuaín de cabeza; 2-1, m.45: Lee Chung Yong; 3-1, m.76: Higuaín; 4-1, m.80: Higuaín
Argentina-Nigeria, fitxa teknikoa:
1- Argentina: Romero; Jonas Gutierrez, Demichelis, Samuel, Heinze; Mascherano, Veron (Maxi Rodriguez, 74. min); Messi, Tevez,Higuain (Milito, 79. min) eta Di Maria (Burdisso, 85. min).
0- Nigeria: Enyeama; Odiah, Shittu, Yobo, Taiwo (Uche, 75. min); Etuhu, Haruna, Kaita; Ayegbeni, Obinna (Martins, 53. min), Ogbuke Obasi (Odewingie, 60. min)
Gola: 1-0, 5. min: Heinze.
Hego Korea:- Grezia, fitxa teknikoa:
2 – Hego Korea: Jung Sung, Du Ri, Yong Hyung, Jung Soo, Young Oyo, Sung Yueng (Nam Il, 75. min), Jung Woo, Chung Yong (Jae Sung, 89. min), Ji Sung, Ki Hun eta Chu Young (Seung Yeoul, 87. min).
0 - Grezia: Tzorvas, Seitaridis, Papadopoulos, Vyntras, Torosidis, Tziolis, Katsouranis, Karagounis (Patsatzoglou, 46. min), Samaras (Salpingidis, 59. min), Gekas eta Charisteas (Kapetanos, 61. min)