Munduko futbol txapelketapelketa
G multzoa
Hegoafrika 2010: Portugalek jipoi galanta eman dio Ipar Koreari (7-0)
Erredakzioa
Gol kopuru honekin Brasilekin batera final-zortzirenetarako txartela lortu dute portugaldarrek.Bost aldiz txapeldun izandako Brasilek Boli Kosta gainditu zuen (3-1).
Portugalek gol zaparrada sartu dio Ipar Koreari. Munduko Txapelketa honetako jipoi handiena lortu dute portugaldarrek eta gol horiei esker ia ziurtatu egin du final-zortzirenetarako txartela Brasilekin batera. Brasil da G multzoko liderra sei punturekin eta Portugal da bigarren laurekin. Bi selekzio hauek elkarren aurka ariko dira multzoko faseko azken jardunaldian eta lidergoa egongo da jokoan.
Ipar Korea ez zen Portugalen neurriko aurkaria izan. Portugaldarrak goitik behera nagusi izan ziren, baina lehen zatia 1-0ekoarekin bakarrik bukatu zen: golegilea Raul Meireles izan zen. Bigarren zatian, ordea, beste sei gol egon ziren eta guztiak Portugalen aldekoak. Simaok 54. minutuan 2-0ekoa sartu zuen, bi minutu beranduago Hugo Almeidak 3-0ekoa sartu zuen eta 60. minutuan Tiagok 4-0ekoa jarri zuen markagailuan. Baina, festa ez zen hor bukatu. Liedsonek, Cristiano Ronaldok eta Tiagok beste gol bana sartu zuten eta 7-0ekoa jarri zuten markagailuan. Emaitza horrekin bukatu zen partida. Zalantzarik gabe, jipoi historikoa eman dio Portugalek Ipar Koreari.
Fitxa teknikoa:
7.- Portugal: Eduardo; Miguel, Ricardo Carvalho, Bruno Alves, Coentrao; Pedro Mendes, Meireles (Miguel Veloso, 70. min), Tiago, Cristiano Ronaldo, Simao (Duda, 74. min) eta Hugo Almeida (Liedson, 77. min).
0.- Ipar&' || 'nbsp;Korea: Myong Guk Ri; Jong Hyok Cha (Song Chol, 75. min), Chol Jin Pak, Jun Il Ri, Kwang Chon Ri, Yun Nam Ji; Yong Jo Hong, Nam Chol Pak (Kwang Chon Ri, 59. min), Yong Hak An, In Guk Mun (Yong Jun Kim, 59. min); eta Tae-Se Jong
Golak: 1-0, 29. min: Raul Meireles. 2-0, 53. min: Simao. 3-0, 56. min: Hugo Almeida. 4-0, 60. min: Tiago. 5-0, 81. min: Liedson. 6-0, 86. min: Cristiano Ronaldo. 7-0, 89. min: Tiago.
Hegoafrika 2010: Brasilek final-zortzirenetarako sailkapena lortu du
Brasilek 3-1 irabazi dio, arazo handirik gabe baina joko ikusgarririk egin gabe, Boli Kostako selekzioari eta final-zortzirenetarako sailkapena lortu du.
Sailkapenak, hala ere, kostu altua izan du Brasilgo selekzioarentzat. Bere bigarren gola egin duen Elanok min hartuta utzi behar izan du zelaia; eta aspaldiko partez ondo aritu den Kakak, bi txartel hori ikusi ditu.
Soccer City futbol-zelaian distira handirik ezin izan da ikusi gaurkoan. Onena, Luis Fabianoren itzulera. Bi gol egin ditu aurrelariak eta betiko aurrelari finek eman duten itxura mitikoa eskaini du gaurkoan.
Fitxa teknikoa:
3. Brasil: Julio César; Maicon, Lúcio, Juan, Michel Bastos; Gilberto Silva, Felipe Melo, Elano (m.67, Daniel Alves); Kaká; Robinho (m.90, Ramires) eta Luis Fabiano.
1. Boli Kosta: Boubacar Barry; Guy Demel, Kolo Touré, Didier Zokora, Siaka Tiene; Emanuel Eboue (m.72, Romaric), Yaya Touré, Ismael Tioté; Aruna Dindane (m.54, Gervinho), Salomón Kalou (m.68, Kader Keita), Didier Drogba.
Golak: 1-0, m.24: Luis Fabiano. 2-0, m.50 Luis Fabiano. 3-0, m.62: Elano. 3-1: m. 79, Drogba.