Munduko futbol txapelketapelketa
E multzoa
Hegoafrika 2010: Holanda eta Japonia, final-zortzirenetara
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Holandarrek 2-1 irabazi diote Kameruni eta multzoko lider moduan bukatu dute 9 punturekin. Japoniarrek 3-1 irabazi diote Danimarkari eta multzoko bigarren postua eskuratu dute.
Holandak eta Japoniak badaute jada Hegoafrikako Munduko Kopako final-zortzirenetarako txartela. Holandarrek E multzoko lehen postua eskuartu dute 9 punturekin eta japoniarrek bigarren postua 6 punturekin.
Selekzioa holandarrak 2-1 irabazi dio Kameruni. Van Persiek aurreratu ditu holandarrak (1-0), baina bigarren zatian Eto’ok 1-1 jarri du penalti puntutik. Partidaren azken txanpan Huntelaarrek 2-1ekoa jarri du markagailuan eta Holandarentzat izan da garaipena.
E multzoko beste partidan Japoniak 3-1 irabazi dio Danimarkari. Hondak 1-0ekoa jarri du faltaz eta Endok 2-0ekoa, honek ere falta jaurtiketa zuzenaren bidez. Bigarren zatian Tomassonek penaltia huts egin du, baina errebotea hartu eta sare barrura bidali du baloia 2-1koa sartuz. Azken minutuetan Okazakik 3-1ekoa egin du. Azkenean, 3-1eko emaitzarekin lortu du garaipena Japoniak.
Danimarka-Japonia partidako fitxa teknikoa:
1 - Danimarka: Thmas Sorensen; Simon Poulsen, Daniel Agger, Perm Kroldrup (Soren Larsen, 56. min), Lars Jacobsen, Dennis Rommedahl, Christian Poulsen, Martin Jorgensen (Jakob Poulsen, 34. min), Thomas Kahlenberg (Kristian Eriksen, 63. min), Jon Dahl Tomasson eta Nicklas Bendtner.
3 - Japonia: Eiji Kawashima; Yuki Abe, Yuji Nakazawa, Tulio Tanaka, Yuichi Komano, Yuto Nagatomo, Yoshito Okubo (Yasuyuki Konno, 88. min), Yasuhito Endo (Junichi Inamoto, 91. min), Makoto Hasebe, Daisuke Matsui (Shinji Okazaki, 74. min), Keisuke Honda.
Golak: 0-1, 17. min: Honda. 0-2, 30. min: Endo. 1-2, 81. min: Tomasson, penaltiz. 1-3, 87. min: Okazaki.
Kamerun-Holanda partidako fitxa teknikoa:
1- Kamerun: Souleymanou Hamidou; Geremi, Mbia, Nkoulou (Song, 73. min), Assou-Ekotto; Makoun, Chedjou, Nguemo, Bong (Aboubakar, 56. min); Choupo-Moting (Idrissou, 72. min) eta Eto''o.
2- Holanda: Stekelenburg; Boulahrouz, Heitinga, Mathijsen, Van Bronckhorst; Van Bommel, De Jong; Kuyt (Elia, 66. min), Sneijder, Van der Vaart (Robben, 73. min); eta Van Persie (Huntelaar, 59. min).
Golak: 0-1, 36. min: Van Persie. 1-1, 65. min: Eto''o (penaltiz). 1-2, 83. min; Huntelaar.