Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Italia kanporatuta

Italiako komunikabideek Munduko Kopako porrotaren berri eman dute

Erredakzioa

"Hondamendi azzurri-a", "Etxera lotsarekin", "Italia txikia", "Eslovakiak Italia makurrarazi du" eta "Italiaren hondoratzea" dira prentsa italiarrak erabilitako izenburuak.

Italia Hegoafrikako Munduko Kopatik at geratu da arratsaldean galdu ostean eta Italiako komunikabideek porrotaren berri eman dute. Hedabide digital nagusiek ez dute euren etsipena ezkutatu Eslovakiaren aurka 3-2 galdu ostean. Emaitza horrekin egungo munduko txapeldunek agur esan diote txapelketari.

Horrela, La Gazzetta dello Sport Italiako kirol-egunkari nagusiak "Etxera lotsarekin" izenburua jarri du. Bestalde, il Giornale egunkariak "Italia txikia Munduko Kopatik at" ironikoaz laburbildu du porrota. Era berean, Il Messagero kritiko azaldu da eta "Hiru partidaren ostean etxera, eta garaipenik gabe", adierazi du.

"Italia, a ze lotsa!" da Corriere dello Sport kirol-egunkariaren titularra. Gainera, Italia sailkapeneko azken postuan geratu dela azpimarratu du egunkari horrek.

Tuttosport Torinoko egunkariak Marcello Lippi entrenatzailearen argazki bat jarri eta "Zure errua da", nabarmendu du.

Azkenik, porrota "Italiaren hondoratzea" izan dela uste du La Stampa egunkariak, eta "Italia etxera bueltan" laburbildu du La Repubblica-k.