Munduko futbol txapelketapelketa
Final-zortzirenak
Ghanak irabazi egin du AEBen aurka eta final-laurdenetan da (1-2)
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Uruguayren aurka jokatu dute dute afrikarrek hurrengo kanporaketa. Norgehiagoka luzapenean erabaki da Ghanren alde.
Estau Batuen eta Ghanaren arteko norgehiagoka bizia eta ikusgarria izan zen. Afrikarrak izan ziren jaun eta jabe lehen zatian, beraiena zen baloi jabetza. Horrela, bosgarren minutuan Holdenek baloia galdu zuen zelai erdian eta Kevin Prince Boatengek berreskuratu zuen. Ghanako jokalaria bakarrik joan zen amerikarren area hertzeraino eta 1-0ekoa sartu zuen. Estatu Batuek ez zuten 35. minutura arte erreakzionatu. Orduan, Findley bakarrik geratu zen Kingston atezainaren aurrean, baina kale egin zuen. Lehen zatiko azken minutuetan Howard atezain amerikarrak eragotzi zuen Ghanaren bigarren gola Asamoahren jaurtiketa bikain desbideratuz. Horrenbestez, lehen 45 minutuak Ghanaren aldeko 1-0ekoarekin bukatu ziren.
Bigarren zatia hasi eta bere ahala Estau Batuek gol aukera argia izan zuten. Altidorek pase dotorea eman zion Findleyri, baina Kingston atezainak eragozti zuen gola. Amerikarrak nagusi izan ziren bigarren zatian eta 61. minutuan epaileak Estatu Batuen aldeko penaltia adierazi zuen. Jonathanek falta egin zion area barruan Dempseyri. Penaltia Donovanek jaurti zuen eta 1-1ekoa sartu zuen. Berdinketaren ondoren, partidako erritmoa moteldu egin zen eta bigarren zatia 1-1ekoarekin bukatu zen. Ondorioz, luzapenera joan zen norgehiagoka.
Luzapeneko bigarren minutuan Gyanek 1-2koa sartu zuen baloi luze bat kontrolatu eta jaurtiketa egin ondoren. Azken minutuetan Estatu Batuek ez zuten gol aukera argirik sortu eta 1-2ko emaitza horrekin Ghanak irabazi zuen partida.
Fitxa teknikoa:
1 - AEB: Tim Howard; Jonathan Bornstein, CarlosBocanegra, Jay DeMerit, Steve Cherundolo; Clint Dempsey, MichaelBradley, Ricardo Clark (Maurice Edu, 31''), Landon Donovan; Jozy Altidore (Herculez Gomez, 91''), Robbie Findley (Benny Feilhaber, 46'').
2 - Ghana: Richard Kingson; John Pantsil, Jonathan Mensah, John Mensah, Hans Sarpei (Lee Addy, 73''); Anthony Annan, Samuel Inkoom (Sulley Muntari, 113''), Kevin-Prince Boateng (Stephen Appiah, 78''), Andre Ayew; Kwadwo Asamoah, Asamoah Gyan.
Golak
0-1, 5'': Prince Boateng.
1-1, 62'': Donovan, de penalti.
1-2, 93'': Gyan.