Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Peru Munduko Txapelketara sailkatutako 32 selekzioen artean sartu da

Agentziak | Erredakzioa

Errusiako futbol txapelketan hutsune nabarmenak izango dira, Holanda, Italia eta Txile Amerika Kopako txapelduna kanpoan geratu baitira, besteak beste.

  • Peruko bi jokalari, sailkapena ospatzen. Argazkia: Efe.

    Peruko bi jokalari, sailkapena ospatzen. Argazkia: Efe.

Peruko selekzioa da Errusiako munduko futbol txapelketa jokatzeko sailkatu den azken taldeak. Guztira, 32 selekzio arituko dira 2018ko mundialean.

Peruk 2 eta 0 menderatu zuen Zeelanda Berria Liman jokatutako itzuliko partidan. Joanekoan hutsean amaitu zuten.

Peruko taldea Hego Amerikako Konfederazioko (Conmebol) bosgarren selezioa izango da Errusian, Argentina, Brasil, Kolonbia eta Uruguairekin batera.

Errusiako futbol txapelketan hutsune nabarmenak izango dira, Holanda, Italia eta Txile Amerika Kopako txapelduna kanpoan geratu baitira, besteak beste.

 

Sailkatutako selekzioak

Afrika: Egipto, Maroko, Nigeria, Senegal y Tunisia.

Asia: Saudi Arabaia, Iran, Hego Korea eta Japonia.

Europa: Alemania, Belgika, Kroazia, Danimarka, Espainia, Frantzia, Ingalaterra, Islandia, Polonia, Portugal, Errusia (etxekoa), Serbia, Suedia eta Suitza.

Ipar Amerika, Ertamerika eta Karibea: Costa Rica, Mexiko eta Panama.

Ozeania: Australia.

Hego Amerika: Argentina, Brasil, Kolonbia, Peru eta Uruguai.