Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

ATARIKOAK

Bigarren jardunaldia: Egipto - Uruguai, Maroko - Iran eta Portugal - Espainia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehenengo partida A Multzoari dagokio; beste biak, aldiz, B Multzokoak dira.

  • Mohamed Salah, Egiptoko taldeko izarra. Argazkia: EFE

    Mohamed Salah, Egiptoko taldeko izarra. Argazkia: EFE

Ostiral honetan, ekainak 15, Errusiako Munduko Txapelketak hiru norgehiagoka eskainiko ditu. Jardunaldiari hasiera emango diona A Multzoari dagokio; beste biak, berriz, B Multzoari dagozkionak dira:

Egipto - Uruguai (14:00)

Egiptoren eta Uruguairen arteko partidak bi izen nagusi ditu protagonista: batetik, Mohamed Salah egiptoarra (itxura guztien arabera, jokatzeko moduan izango da, Txapeldunen Ligako finalean sorbaldan min hartu zuen arren); bestetik, Luis Suarez (Uruguaiko aurrelaria bueltan da aurreko txapelketan Giorgio Chielliniri eraso egin eta gero).

Balizko hamaikakoak:

Egipto: El Hadary; Fathy, Samir, Hegazy, Abdel Shafy; Masry, Hamed; Trezeguet, Said, Sobhy; eta Salah.

Uruguai: Muslera; Varela, Godin, Gimenez, Caceres; Nandez, Vecino, Bentancur, De Arrascaeta; Cavani eta Luis Suárez.

Epailea: Bjon Kuipers (Alemania).

Futbol-zelaia: Ekaterimburgo Arena.

 

Maroko - Iran (17:00)

Marokoko eta Irango selekzioek B Multzoari emango diote hasiera San Petersburgon. Aipatu multzoko talderik ahulenak diruditenak aurrez aurre izango dira.

MUNDIAL RUSIA 2018 MARRUECOS EFE

Marokoko selekzioa. Argazkia: EFE

Balizko hamaikakoak:

Maroko: Munir; Dirar, Saiss, Benatia, Mendyl; Boufal, el Ahmadi, Belhanda; Amrabat, Ziyech; eta Boutaïeb.

Iran: Beiranvand; Rezaeian, Chesmi, Pouraliganji, Mohammadi; Shojaei, Montazeri; Hajsafi, Azmoun, Taremi; eta Jahanbakhsh.

Epailea: Cuneyt Cakir (Turkia).

Futbol-zelaia: San Petersburgo Arena.

 

Portugal - Espainia (20:00)

Espainiako selekzioak Portugalen aurka jokatuko du. Cristiano Ronaldori egin beharko dio aurre, baina baita txapelketa hasi aurretik Lopetegui kaleratu eta Hierro hautatzaile gisa jartzeak eragin duen krisialdiari ere.

MUNDIAL RUSIA 2018 ESPANA HIERRO EFE

Fernando Hierro, Espainiako selekzioaren entrenamendua zuzentzen. Argazkia: EFE

Balizko hamaikakoak:

Portugal: Rui Patricio; Cedric, Pepe, Fonte, Eliseu; Bernardo Silva, William Carvalho, Moutinho, Joao Mario; Cristiano Ronaldo eta Andre Silva.

Espainia: De Gea; Nacho, Sergio Ramos, Pique, Jordi Alba; Busquets, Koke; Isco, Iniesta, Silva; eta Diego Costa.

Epailea: Gianluca Rocchi (Italia).

Futbol-zelaia: Fisht (Sotxi).