Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

H Multzoa (Lehen jardunaldia)

Senegalek Poloniaren akatsak baliatu ditu garaipena lortzeko (1-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Poloniarrek bere atean sartu duten gol baten bidez jarri da aurretik, eta aldea areagotu du, Krychowiakek bere zelairantz bidali duen pase txar bat aprobetxatuta.

  • Senegaleko jokalariak lehendabiziko gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Senegaleko jokalariak lehendabiziko gola ospatzen. Argazkia: EFE

Senegalek 1-2 irabazi dio Poloniari, eta, hartara, erabat hautsi ditu H multzoko aurreikuspenak, poloniarrak eta kolonbiarrak sailkapenaren azken lekuetan kokatuta baitaude multzo horretako lehenengo jardunaldiko partida guztiak jokatu direnean.

Afrikarrak aurretik jarri dira markagailuan 38. minutuan, Thiago Cionek atzelari poloniarra Idrissa Gueyey senegaldarraren jaurtiketa alderatzen saiatu denean, baina bere atean sartu du baloia. Ondoren, bigarren zatian, Krychowiak Sevillako jokalari ohiak pase txar bat egin du bere zelairantz 60. minutuan, eta M'Baye Niang argi ibili da baloia harrapatu eta, Poloniako atezainaren irteera saihestu ondoren, sare barrura bidaltzeko.

Bi gol horiek gainditu ezinezko aldea eman diote Senegali, eta 86. minutuan Krychowiakek buruz aldea murriztu arren, Poloniak ezin izan du berdinketarik lortu.

Era horretan, zaila da multzo honetan zer gertatuko den asmatzea, hurrengo kanporaketara sailkatzeko faborito ziren Kolonbia eta Polonia sailkapeneko azken postuetan baitaude multzoko lehen jardunaldia jokatu ostean; izan ere, kolonbiarrek galdu egin dute Japoniaren aurka (1-2).

Hartara, ekainaren 24an jokatuko den Kolonbia-Polonia partida erabakigarria izango da bi selekzio horientzat.

Fitxa teknikoa:

Polonia, 1: Szczesny; Piszczek (Bereszynski, 83. min), Cionek, Pazdan, Rybus; Krychowiak, Zielinski; Blaszczykowski (Bednarek, 46. min), Milik (Kownacki, 73. min), Grosicki; eta Lewandowski.

Hautatzailea: Adam Nawalka.

Senegal, 2: Khadim Ndiaye; Wague, Sane, Koulibaly, Sabaly; Ismaila Sarr, Alfred Ndiaye (Kouyate, 88. min), Gueye, Mane; Mame Diouf (Ndoye, 62. min) eta Niang (Konate, 75. min).

Hautatzailea: Aliou Cisse.

Golak: 0-1, 38. min: Cionek, bere atean. 0-2, 60. min: Niang, 1-2: 86. min: Krychowiak.

Epailea: Nawak Shukralla (Bahrain). Txartel horiak: Krychowiak (Polonia); Sane eta Gueye (Senegal).