Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

2018ko Munduko Txapelketa, penaltien txanda gehien izan dituena final-zortzirenetan

Erredakzioa

Errusiako Mundialean final-zortzirenetako hiru kanporaketa erabaki dira penalti jaurtiketen bitartez eta 2014ko Brasileko Munduko Txapelketak fase honetan zuen marka gainditu du.

  • Kolonbia-Ingalaterra. Argazkia: EFE

    Uribe penaltia jaurtitzen eta Pickford atean, Kolonbia-Ingalaterra partidan. Argazkia: EFE

2018ko Errusiako Munduko Txapelketa da final-zortzirenetan penaltien txanda gehien izan dituena, hiru kanporaketa erabaki baitira sistema honen bitartez. Errusia-Espainia (1-1 eta 4-3 penaltien txandan), Kroazia-Danimarka (1-1 eta 3-2 penaltien txandan) eta Kolonbia-Ingalaterra (1-1 eta 3-4 penaltien txandan) kanporaketak erabaki dira penaltien bitartez.

2014ko Brasileko Munduko Txapelketan, final-zortzirenetako bi partida erabaki ziren penaltien txandan. Neurketa horiek, Brasil-Txile (1-1 eta 3-2) eta Costa Rica-Grezia (1-1 eta 5-4) izan ziren. Brasilek eta Costa Ricak egin zuten aurrera.

Penaltien txandaren sistema 1986ko Mexikoko Munduko Txapelketan erabili zen lehenengoz eta final-zortzirenetan ez zen kanporaketarik erabaki penalti jaurtiketen bitartez. Hurrengo Munduko Txapelketa bakoitzean, final-zortzirenetako kanporaketetako bat besterik ez zen erabaki penalti jaurtiketetan; Italia'90ean Irlanda-Errumania (0-0 eta 5-4), AEB'94an Mexiko-Bulgaria (1-1 eta 1-3), Frantzia'98an Argentina-Ingalaterra (2-2 eta 4-3), Korea eta Japonia 2002an Espainia-Irlanda (1-1 eta 3-2), Alemania 2006an Suitza-Ukraina (0-0 eta 0-3) eta Hego Afrika 2010ean Paraguay-Japonia (0-0 eta 5-3).