Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Final-zortzirenak

Frantzia final-laurdenetan da, Mbappéren partida ikaragarriaren ostean

Agentziak | Erredakzioa

Argentina kaleratu dute final-zortzirenetan, 1-2ko emaitza irauli ostean.

  • Frantziako jokalariak, Mbappék egindako goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Frantziako jokalariak, Mbappék egindako goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Frantzia nagusi izan da Europako eta Amerikako azpitxapeldunen arteko lehian. Deschampsen taldea 4 eta 3 gailendu da Kylian Mbappé jokalariaren erakustaldian. PSGko jokalariak bi gol egin eta asistentzia bat eman du.

Messiren eta Griezmannen arteko lehia sutsua aurreikusita egon da, baina protagonismo guztia Mbappék izan du. 13. Minutuan Banegak galdutako baloia hartu du zelai erdian, aurrera jo du aurkari guztiak atzean utziz eta Marcos Rojok area barruan falta egin behar izan dio.

Griezmannek penaltia jaurti eta Frantzia aurretik jarri du. Aurretik sekulako aukera izan du Atletico Madrileko jokalariak falta jaurtiketa batean, baina baloiak zutoinean jo du.

Baina Argentinak jokalari oso arriskutsuak ditu eta hori argi geratu da atsedenaldiaren atarian, Di Mariak zartako ikusgarria jo eta baloia Llorisen atean sartu duenean.

Bigarren zatiaren hasieran iritsi da Sampaoliren mutilen bigarrena. Mercadok egin du, Messiren jaurtiketa bat nahi gabe ukitu eta Lloris despistatuta.

Frantziarren erreakzioa

Frantziak sekulako erronka izan du aurretik, norgehiagoka iraultzea. Eta Deschampsen jokalariek balentria lortu dute; Mbappéren gidaritzapean hiru gol egin dituzte 11 minututan. Pavard eta Mbappé bera (2) izan dira golegileak.

Argentinerrei beste gol bat egiteko denbora eman die, 93. minutuan, baina beranduegi izan da eta Frantziak eraman du, azkenean, final-laurdenetarako txartela.

 

Fitxa teknikoa

4 - Frantzia: Lloris, Pavard, Varane, Umtiti, Lucas Hernández; Kanté, Pogba, Matuidi (Tolisso, 75. min); Mbappé (Thauvin, 88. min), Griezmann (Fékir, 83. min) eta Giroud.

Seleccionatzailea: Didier Deschamps.

3 - Argentina: Armani; Mercado, Otamendi, Rojo (Fazio, 46. min), Tagliafico; Mascherano, Enzo Pérez (Agüero, 65. min), Banega; Di María, Pavón (Meza, 75. min) eta Messi.

Seleccionatzailea: Jorge Sampaoli.

Golak: 1-0, 13. min: Griezmann (p). 1-1, 41. min: Di María. 1-2, 48. min. 2-2, 57. min: Pavard. 3-2, 64. min: Mbappé. 4-2, 68. min: Mbappé. 4-3, 93. min: Agüero.