Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Qatar 2022

Ingalaterrak eta Suitzak Munduko Txapelketarako txartelak lortu dituzte; Italia, bigarren aukeraren zain

EITB Media

Suitzako selekzioak garaipena lortu du Bulgariaren aurka (4-0) eta Italiak Ipar Irlandarekin berdindu duenez (0-0), suitzarrak sailkatu dira Munduko Txapelketara. Ingelesek aise irabazi diote San Marinori (0-10).

  • Suitza

    Suitzako selekzioko jokalariak Bulgariari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Ingalaterrak eta Suitzak 2022ko Munduko Txapelketarako txartelak lortu dituzte astelehen honetan, San Marinori eta Bulgariari irabazita, hurrenez hurren. Italiak, aldiz, bigarren aukeran lortu beharko du sailkapena Qatarren egon nahi badu.

Suitzako selekzioak mendean hartu du Bulgaria (4-0), eta Italiak Ipar Irlandaren aurka berdindu (0-0) duenez, suitzarrek C multzoko lidergoan amaitu dute sailkapen fasea (18 puntu), eta Munduko Txapelketarako txartela lortu dute horrela. Italiak (16 puntu) bigarren aukeran izango du sailkapena jokoan. Multzo honen barruan jokatu den beste norgehiagokan, Albaniak garaipena erdietsi du Andorraren aurka (1-0).

Bestalde, Ingalaterrak aise irabazi dio San Marinori (0-10); ingelesek nahikoa zuten berdinketarekin Munduko Txapelketara sailkatzeko, bana 10 gol sartu dizkiote San Marinori. Ingalaterrako selekzioak I multzoko lehen postuan amaitu du sailkapen fasea, eta Polonia izango da bigarren aukera jokatuko duena, bigarren postuan geratu baita Hungariaren aurka galdu duen arren (2-1).

F multzoan, Qatarrerako sailkapena lortuta zuen Danimarkak galdu egin du Eskoziaren aurka (2-0), eta eskoziarrak bigarren aukera izango dute. Multzo honetako beste partidetan, Israelek irabazi egin dio Faroeetako selekzioari (3-2) eta Austriak garaipena lortu du Moldaviaren kontra (4-1).