Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Kolonbiak garaipen irmoa lortu du Hego Korearen aurka (2-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hiru puntu horiekin, Kolonbia H multzoko bigarren postuan kokatu da, Alemania lidergoan dela, Marokori bere debutean emandako 6-0eko jipoiari esker.

  • Las jugadoras de Colombia celebran el primero de los goles del partido. Foto: EFE

    Las jugadoras de Colombia celebran el primero de los goles del partido. Foto: EFE

Kolonbiak, joko eraginkorrarekin, 2-0 irabazi dio astearte honetan Hego Koreari Australian eta Zeelanda Berrian jokatzen ari den Munduko Futbol Txapelketan.

Kolonbiarrek 30. minutuan lortu dute estreinako gola Sidney Football Stadium futbol-zelaian jokatu den neurketan, Catalina Usmek penaltiz sartutako golari esker, Shim Seoyeonek area barruan baloia eskuz jo eta gero.

Handik gutxira, 39. minutuan, Linda Caicedok erdietsi du bere selekzioaren bigarren tantoa. Real Madrilen aritzen den aurrelari gazteak banakako jokaldi bat gauzatu du eta ezustean harrapatu du batekin Yoon Younggeul atezaina areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin.

Bereganatutako garaipenarekin, Kolonbia H multzoko bigarren postuan kokatu da, Alemaniaren atzetik. Europarrak lider dira Marokori bere debutean emandako 6-0eko jipoiari esker.

Fitxa teknikoa:

2 - Kolonbia: Catalina Pérez; Carolina Arias, Daniela Arias, Jorelyn Carabalí, Manuela Vanegas; Daniela Montoya (Diana Ospina, 87. min), Lorena Bedoya, Leicy Santos (Marcela Restrepo, 76. min), Catalina Usme; Linda Caicedo eta Mayra Ramírez.

Hautatzailea: Ángelo Marsiglia (ordezkoa).

0 – Hego Korea: Yoon Younggeul; Choo Hyojoo (Mira Moon, 80. min), Shim Seoyeon, Lim Seonjoo, Son Hwayeon (Kang Chae-rim, 68. min); Cho Sohyun (Eunsun Park, 68. min), Lee Geummin, Ji Soyun, Choe Yuri (Casey Phair, 78. min); Jang Selgi eta Kim Hyeri.

Hautatzailea: Colin Bell.

Golak: 1-0, 30. min: Catalina Usme, penaltiz. 2-0, 39. min: Linda Caicedo.

Epailea: Rebecca Welch. Txartel horiak: Manuela Vanegas eta Carolina Arias (Kolonbia); Shim Seo-yeon eta Lim Seonjoo (Hego Korea).