Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Japoniak Espainia suntsitu du kontraerasoen bidez (4-0) eta Zambiak Costa Rica garaitu du (1-3)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jorge Vildaren neskek ezin izan diote Japoniako eraginkortasunari aurre egin. Irene Paredes legazpiarrak hasiera-hasieratik ekin dio partidari; Oihane Hernandez sopeloztarra, aldiz, atsedenaldiaren ostean zelairatu da.

  • ls jugadoras de Japón celebrando uno de los goles del partido. Foto: EFE

    ls jugadoras de Japón celebrando uno de los goles del partido. Foto: EFE

Espainiako selekzioak kolpe gogorra jaso du astelehen honetan Japoniaren aurka, gol zaparrada hartu baitu (4-0), Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan orain arte izan duen aurkaririk gogorrenaren aurka.

Hinata Miyazawa aurrelariaren bi golekin eta Riko Uekiren beste gol batekin, japoniarrek ez dute barkatu lehen zatian egindako hurbilketa bakoitzean, kontraerasoan azaldutako eraginkortasunari etekina ateraz, batez ere.

Jorge Vildak entrenatutako selekzioak baloia jabetza izatearen aldeko apustua egin du, eta lehen zatiko zati handi batean nagusi izan da pilotaren jabetzaren % 70 baino gehiagorekin. Hala ere, ez du lortu japoniarren hesia zulatzea.

Atsedenaldiaren ostean, Vildak ez du apenas hamaikakoa ukitu, Oihane Hernandez sopeloztarra zelairatu Olga Carmonaren ordez. Hala, neurketak Japoniak planteatutako gidoiaren arabera jarraitu du aurrera, eta Espainiak ez du zirrikiturik aurkitu partidan sartzeko.

Horrela, amaierarako minutu gutxiren faltan, Mina Tanaka bakarrik aurkitu da hegaleko sake batean, area barruan sartzeko tartearekin, atzealde espainiarraren nolabaiteko pasibotasunaren aurrean, eta jaurtiketa bikain batekin itxi du norgehiagoka.

Emaitza horrekin Espainia multzoko bigarren postuan pasatuko da final-zortzirenetara, eta Suitza izango du aurkari larunbat honetan (7:00). Japoniak, bestalde, Norvegiari gin beharko dio aurre (10:00).

Fitxa teknikoa:

4 - Japonia: Ayaka Yamashita; Hana Takahashi, Saki Kumagai, Moeka Minami, Risa Shimizu (Miyabi Moriya, 59. min); Hikaru Naomoto, Hinata Miyazawa (Aoba Fujino, 46. min), Fuka Nagano (Yui Hasegawa, 59. min), Honoka Hayashi, Jun Endo (Hina Sugita, 84. min); eta Riko Ueki (Mina Tanaka, 67. min).

Hautatzailea: Futoshi Ikeda.

0 - Espainia: Misa Rodríguez; Ona Battle, Irene Paredes, Rocío Gálvez, Olga Carmona (Oihane Hernández, 46. min); Teresa Abelleira (Claudia Zornoza, 72. min), Aitana Bonmatí, Alexia Putellas (Alba Redondo, 62. min); Mariona Caldentey (Eva Navarro, 62. min), Jennifer Hermoso, eta Salma Paralluelo (Esther González, 82. min).

Hautatzailea: Jorge Vilda.

Golak: 1-0, 12. min: Hinata Miyazawa. 2-0, 29. min: Riko Ueki. 3-0, 40. min: Hinata Miyazawa. 4-0, 82. min, Mina Tanaka.

Epailea: Ekaterina Koroleva (AEB). Txartel horiak: Olga Carmona eta Oihane Hernández (Espainia).

 

Costa Ricak galdu egin du Zambiarekin, eta punturik gabe esan dio agur txapelketari (1-3)

Barbra Banda penalti puntutik jaurtitzeko unean. Argazkia: EFE

Barbra Banda penalti puntutik jaurtitzeko unean. Argazkia: EFE

Bere aldetik, Costa Ricako selekzioak amore eman behar izan du Zambiaren aurka (1-3), eta punturik bildu gabe esan dio agur Munduko Txapelketari.

Mweemba, Banda (penaltiz) eta Kundananjiren golek garaipena eman diote Afrikako taldeari. Dena den, garaipen horrek ez dio ezertarako balio, bata zein bestea aukerarik gabe iritsi baitira neurketa honetara, Espainiaren eta Japoniaren aurka lehen bi partidak galdu ondoren.

Costa Ricak, Melissa Herreraren golaren bidez markagailuko aldea murriztu duen arren, garaipena lortu ezinik egingo du alde Munduko txapelketa batetik bere bigarren parte-hartzean, Kanadan 2015ean lehiatu ondoren.

Fitxa teknikoa:

1 - Costa Rica: Daniela Solera, María Paula Coto, Mariana Benavides, Valeria del Campo, Fabiola Villalobos; Katherine Alvarado (Alexandra Pinel, 90. min), Raquel Rodríguez, Gloriana Villalobos (María Paula Salas, 72. min); Melissa Herrera, Priscilla Chinchilla eta Sheika Scott (Emilie Valenciano, 85. min).

Hautatzailea: Amelia Valverde.

3 - Zambia: Catherine Musonda; Lushomo Mweemba, Margaret Belemu, Martha Tembo, Agness Musesa; Susan Banda, Evarine Katongo (Mary Wilombe, 74. min), Avell Chitundu (Siomala Mapepa, 85. min); Hellen Chanda, Rachael Kundananji eta Barbra Banda.

Hautatzailea: Bruce Mwape.

Epailea: Bouchra Karboubi (Maroko). Txartel horiak: Del Campo, Alvarado y Benavides (Costa Rica); Tembo y B. Banda (Zambia).

Golak: 0-1, 3. min: Mweemba 0-2, 31. min: B. Banda. 1-2, 47. min: Herrera. 1-3, 90+2. min: Kundananji.