Itxi

Osasuna

EA Sports Liga

Osasuna sendo batek Rayo garaitu du Sadarren (2-0)

Agentziak | EITB

Raul Garciak ireki du markagailua, lehen zatian, eta Iker Benitok sartu du bigarrena, partidaren azken txanpan. Horrela, gorritxoek bigarren garaipena lortu dute etxean.

  • Raul Garcia Rayori sartutako gola ospatzen. EFE

    Raul Garcia Rayori sartutako gola ospatzen. EFE

Osasunak 2-0 irabazi dio gaur arratsaldean Rayo Vallecanori, Sadarren. Raul Garcia de Haro eta Iker Benito izan dira golegileak. Iñigo Perezen taldea saiatu da neurketa berdintzen, baina ezinezkoa izan zaio gorritxoen defentsa sendoa gainditzea.

Osasuna laster aurreratu da markagailuan, gaur Ante Budimirren ordez titular izan da Raul Garciari esker. Boyomok egin du erdiraketa, eta aurrelari gorritxoak baloia sarera bidali du, hanka luzatuta. 

Gol horren ondotik, Iñigo Perezen taldea suspertu egin da. De Frutos izan da Rayoren jokalari arriskutsuena. Gol bat baliogabetu diote, jokoz kanpo zegoelako, eta, handik gutxira, bere jaurtiketa batek langa jo du.

Bigarren zatian, Osasuna bikain aritu da defentsako lanean, eta ondo eutsi dio Rayoren erauntsiari, Iker Benitok, kontraeraso batean, bigarren gola sartu eta partida erabakita utzi duen arte.

Alessio Lisciren taldeak bigarren garaipena lortu du ligan, eta etxean talde sendoa dela erakusten hasi da.

Raul Garciaren gola: 1-0

Iker Benitoren gola: 2-0