Osasuna
Larunbatean, 20:00etan
Osasunak Pepe, Ramos eta CR7 gabe datorren Real Madril hartuko du
Erredakzioa
Mourinhok zuzentzen duen taldeak bajak ditu, baina Mendilibar ez da aurkariaz fidatzen. "Barrea ateratzen zait halako talde batek bajak dituela esaten denean", adierazu du entrenatzaileak.
-
Osasunako jokalariak ostiral honetan egin dute entrenamenduan. Argazkia: EFE
Osasunak Real Madril izango du aurkari larunbat honetan Sadarren, 20:00etan. Talde gorritxoak garaipena lortu beharra dauka jaitsiera postuetatik aldentzeko. Mourinhok zzuzentzen duen taldea baja askorekin doa Sadarrera, eta puntuak lortzeko aukera ona izan dezake Osasunak.
Min hartuta dagoen Peperen, eta zigortuta dauden Sergio Ramosen (bost partidarako) eta Crsitiano Ronaldoren (txartel pilaketagatik) bajak izango ditu Madrileko taldeak. Mourinhok, ordea, jokatzeko prest izango ditu Coentrao eta Marcelo hegaleko jokalariak. Azken hau lesio luze batetik atera berria da. Xabi Alonso zalantza zen Celtaren aurkako Kopako partidan hartu zuen kolpeagatik, baina deialdian sartu da Tolosako jokalaria.
Osasunak ez dauka bajarik, eta De Las Cuevas iritsi berria da deialdiko berritasuna. Mendilibarrek badaki Real madrilek baja garrantzitsuak dituela, baina ez da aurkariaz fidatzen: "Irribarea ateratzen zait talde handiek baja garrantzitsuak dituztela esaten didatenean, gainontzeko jokalariek ezertarako balioko ez balute bezala. Ez dakit Higuainek edo Di Mariak jokatu duten baja horiek ordezkatzeko, beraz, ikus ezazu zein izen esaten ari naizen".
Mendilibarrek hamazortzi jokalarik osatzen duten deialdia eman du: Andres Fernandez eta Ricardo (atezainak), Marc Bertran, Ruben, Arribas, Miguel Flaño, Lolo, Damia, Raoul, Timor, Oier Sanjurjo, Cejudo, Puñal, Armenteros, Nino, De las Cuevas, Llorente eta Kike Sola.
Real madrilen deialdia jokalari hauekl osatzen dute: Casillas, Jesus, Tomas Mejias, Arbeloa, Carvalho, Varane, Raul Albiol, Marcelo, Coentrao, Essien, José Rodriguez, Khedira, Xabi Alonso, Modric, Özil, Kaká, Callejon, Di Maria, Higuain eta Benzema.