Itxi

Osasuna

Denboraldi amaierara arte

Osasunak Francisco Silva txiletarra fitxatu du

Erredakzioa

Talde gorritxoak neguko merkatuan egiten duen hirugarren fitxaketa da Ricardo atezainarekin, eta De Las Cuevasekin batera. Nekounam ordezkatzeko dator Silva.

  • 'Gato' Silva

    Francisco 'Gato' Silva Universidad Catolica taldearekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Universidad Catolica taldeak baieztatu duenez, Francisco Andres Silva erdilaria fitxatu du Osasunak. Jokalari txiletarra denboraldi amaierara arte egongo da Osasunan, eta talde gorritxoak erosteko aukera izango du.

Francisco Andres Silva Gajardo Qullitan (Txile) jaio zen 1986ko otsailaren 11n. 'Gato' Silva bezala ezagutzen dute Txilen, eta herrialde horretako selekzioko deialdietan egoten da. Marcelo Bielsak deitu zuen lehen aldiz Txileko selekzioarekin jokatzeko, 2011ko urtarrilaren 22an. Osasunan jokatuko duen hirugarren futbolari txiletarra izango da, lehenago Pablo Contrerasek (2000-2001. denboraldia) eta Rafael Olarrak (2001-2002. denboraldia) jokatu baitzuten Osasunarekin.

Zelai erdian Javad Nekounamek utzitako hutsuenea betetzeko fitxatu dute 'Gato' Silva. Osasunak neguko merkatuan egiten duen hirugarren fitxaketa da Ricardo atezainarekin eta Miguel De las Cuevasekin batera.