Osasuna
Zaragozaren bisita
Arribas: 'Denboraldiko partida garrantzitsuenetariko bat da'
Erredakzioa
"Salbazioa lortzeko gakoa etxean lortutako puntuetan egongo da", azpimarratu du Osasunako jokalariak. Larunbateko neurketa arrisku handikoa deklaratu du Indarkeriaren aurkako Batzordeak.
-
Alejandro Arribas Osasunako jokalaria. Argazkia: EITB
Zaragozaren aurka larunbatean, Nafarroako hiriburuan, jokatuko duten partida "denboraldiko neurketa garrantzitsuenetariko bat" dela adierazi du gaur Alejandro Arribas Osasunako jokalariak. Zentzu horretan, "salbazioa lortzeko gakoa etxean lortutako puntuetan egongo da", azpimarratu du.
"Gainditu dezakegun aurkari zuzen bat da eta zuloko borrokan sartu", ziurtatu du prentsaurrekoan, Taxoaren.
Puntuak biltzea garrantzitsua dela esan du Madrilgo atzelariak, batez ere etxean, "arerio zuzenen aurrean", eta jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzeko hiru puntuak "nola edo hala" lortu behar dituztela nabarmendu du.
Bestalde, Indarkeriaren, Arrazakeriaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurkako Estatuko Batzorde Iraunkorrak bilera egin du gaur Kirol Kontseilu Gorenean, eta Osasuna-Zaragoza neurketa arrisku handikoa deklaratzea adostu du.